Iruñeko Udalaren Joaquín Maya Musika Eskolak ostiralean irekiko du ikasle berriek 2022-2023ko ikasturterako behin-behinean izena emateko epea. Udal-eskola honetan musika-prestakuntza jasotzeko interesa dutenek behin-behineko izen-ematea telematikoki egin dezakete apirilaren 12ra arte, hala www.pamplona.ess/escuelademusica webgunearen bidez nola 010 (948420100) Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren telefonoaren bidez Ikaspostuak zozketa bidez esleituko dira.
Eskola musika-irakaskuntza ez-arautuko ikastetxea da, Iruñeko Udalarena, eta Iruñean erroldatutako pertsonei zuzenduta dago, adingabeei zein helduei, baldin eta gutxienez 7 urte badituzte (2022an beteak).
Behin-behineko izen-ematea amaituta, zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda maiatzaren 4an jakinaraziko da, eskolako iragarki-taulan zein webgunean. Erreklamazioetarako epea igarota, maiatzaren 20an zozketarako onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Ikaspostu libreak esleituko dituen zozketa ekainaren 24an eginen da. Ikaspostua lortu dutenek matrikula ekainaren 29an eta 30ean eginen dute.
Joaquín Maya Musika Eskolak mila ikasle ditu, gutxi gorabehera. Musika Hizkuntza zein Koru Taldea irakasgaiez gain, 23 instrumentu eskaintzen dira bertan: pianoa, akordeoia, gitarra, tronpeta, tronboia, tronpa, tuba, bonbardinoa, flauta, saxofoia, klarinetea, fagota, oboea, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, kantua, perkusioa, txistua, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria. Horretaz gain, eskolak Kontserbatorio Profesionalean sartzeko probarako prestakuntza ematen du, bai eta musika-prestakuntza espezializatua instrumentuen irakaskuntzako zaleentzat.
Joaquín Maya Musika Eskolako behin-behineko izen-ematea. 2022-2023ko ikasturtea
- Izena behin-behinean emateko epea: apirilaren 1etik 12ra, biak barne
- Tokia:
- 010 edo 948420100 telefonoetara deituta
- Iruñeko webgunean (www.pamplona.es/escuelademusica)
- Baldintzak:
- Gutxieneko adina: 7 urte, 2022. urtean beteak
- Iruñean erroldaturik egotea, behin-behinean izena emateko epea noiz hasi eta data hori baino lehenagotik
- Zozketarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko data:
- Maiatzak 4
- Hemen: www.pamplona.es/escuelademusica
- Zozketarako onartuen behin betiko zerrenda argitaratzeko data
- Maiatzak 20
- Ikaspostuen zozketa
- Ekainak 24
- Zozketan ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula
- 2022ko ekainaren 29an eta 30ean