Joaquín Maya Musika Eskolak astelehenean irekiko du ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako ikaspostua eskatzeko epea

Joaquín Maya Musika Eskolak astelehenean irekiko du ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako ikaspostua eskatzeko epea
Ikaspostuak zozketa bidez esleitzen dira, eta maiatzaren 16ra arte eskatzen ahal da tokia, Eskolako webgunearen edo 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez

Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak apirilaren 28an (astelehena) irekiko du ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako izena emateko epea. Interesdunek maiatzaren 16ra arte eskatzen ahal dute tokia, 010 – 948 420 100 herritarrendako arreta-telefonoan edo Eskolako webgunean: www.pamplona.es/eu/musikaeskola. Sarrera-eskaerak ikaspostuak baino gehiago badira, zozketa eginen da.

Udal Musika Eskolak musika ikasketa ez-arautuak eskaintzen dizkie 7 urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei, betiere behin-behinean izena eman aurretik Iruñean erroldatuta badaude. Ez da beharrezkoa aurretik musika ezagutzak edukitzea. Halaber, Udal Musika Eskolak Kontserbatorioko Gradu Profesionalean sartzeko probetarako prestakuntza eskaintzen du.

Hezkuntza-eskaintzak irakasgai hauek barne hartzen ditu: musika-hizkuntza eta 23 instrumentu: akordeoia, bonbardinoa, kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, flauta, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, txistua, biola, biolina, biolontxeloa, bai eta gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria ere.

Izen-ematea amaitutakoan, maiatzaren 21ean, asteazkenarekin, behin-behineko zerrenda argitaratuko da ikaspostu hutsen zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztenekin, eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da maiatzaren 26ra bitarte (astelehena). Ekainaren 17an (asteartea) ikaspostu hutsen zozketa egin eta onartutakoen zerrenda argitaratuko da. Ikasle berriak matrikulatzeko epea ekainaren 20tik 23ra bitarte egonen da irekita.

Zerrenda guztiak Eskolako webgunean iragarki-tauletan argitaratuko dira. Zozketan onartutako pertsonek bakarrik izanen dute matrikula egiteko aukera, eta ikaspostu hutsak geldituz gero, itxaron-zerrendan daudenei horren berri emanen zaie. Eskolak deskontuak eskaintzen ditu matrikulan, eta ordainketa zatikatua egiteko aukera ematen du, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira.
 

JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLAN IZENA BEHIN-BEHINEAN EMATEA 2025-2026KO IKASTURTEA

Eskaerak Eskolaren webgunean edo 010 – 948 420 100 telefonoan
o    2025eko apirilaren 28tik maiatzaren 16ra bitarte
o    Zerrenda guztiak webgunean eta eskolako iragarki-tauletan argitaratuko dira

Hutsik dauden ikaspostuen zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztenen behin-behineko zerrenda argitaratzea:
o    Maiatzak 21, asteazkena

Huts dauden ikaspostuen zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztenen behin-behineko zerrenda erreklamatzeko epea:
o    Maiatzaren 19tik 26ra bitarte, eskabidea Erregistroan aurkeztuta

Ikaspostu hutsen zozketa eta onartuen zerrenda argitaratzeko data:
o    Ekainak 17, asteartea

Ikasle berriek matrikula egiteko epea:
o    Ekainak 20 – Ekainak 23

 

 

¿Te ha sido útil esta página?