Joaquin Arbeloa Álvarez pilotari olinpikoak eta José Mª Echeverría Larrea ikertzaileak Nafarroako Euskal Pilota Federazioaren Urrezko Intsignia jaso dute

Joaquin Arbeloa Álvarez pilotari olinpikoak eta José Mª Echeverría Larrea ikertzaileak Nafarroako Euskal Pilota Federazioaren Urrezko Intsignia jaso dute
Kirolari iruindarrek euren ibilbide profesionalean pilota sustatzeagatik jaso dute saria
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak harrera bat egin du gaur goizean pilota-arloko bi profesional handiren ibilbidea aintzatesteko: Joaquin Arbeloa Álvarez pilotari olinpikoarena eta Jose Mª Echeverria Larrea ikertzaile eta entrenatzailearena. Nafarroako Euskal Pilota Federazioaren Urrezko Intsignia jaso dute biek, hiriko kultur ondarea den pilota ezagutarazteko eta sustatzeko egindako lana eskertzeko.

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatea eta Javier Conde Zandueta Nafarroako Euskal Pilota Federazioko presidentea izan dira ekitaldian, eta sarituei intsignia eman diete, baita Udaletxeko fatxadaren erreprodukzioa ere. Haiekin batera parte hartu dute baita ere, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioko ordezkariek, Iruñeko Udalaren babesarekin Labrit pilotalekuan egiten ari den 22 urtez azpiko Euskal Pilotako XI. Munduko Txapelketako Batzorde Antolatzaile eta Exekutiboko ordezkariek, eta parte hartuko duten selekzioen ordezkari batzuek.

Joaquin Arbeloa Álvarez (Iruñea, 1963) pilotari olinpikoak 1982ko Mexikoko munduko txapelketa absolutuko zilarrezko domina eta 1986ko larruzko paleta eta trinketeko munduko txapelketako brontzezko domina ditu bere palmaresean. 1994tik 1998ra bitartean, Espainiako tresna-hautatzaile nazionala izan zen Donibane Lohitzunen eta Mexikon. Nafarroako txapelketa ugari irabazi ditu larruzko paletan eta pala motzean, eta Espainiako larruzko paletako hainbat txapelketa frontoian nahiz trinketean. Horiez gain, Kirol Merezimenduaren Errege Ordenako brontzezko domina lortu zuen 2002an. 

José Mª Echeverría Larrea pilotari ohi eta ikerlari iruindarrak hainbat ikerketa egin ditu pilotari buruz, besteak beste, Pelota Vasca: Análisis cuantitativo y cualitativo de “Mano Individual en finales profesionales desde 1992 hasta 2020.Bertan, tantoak, pilotakadak, jokuko denbora erreala, kolpeak minutuko, asmatutakoak eta huts egindakoak aztertzen ditu. Bere ibilbide profesionalean pilotari profesionalen entrenatzailea izan da, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko Kirol zuzendariordea, baita irakaslea ere Espainiako Komite Olinpikoaren Errendimendu Handiko Masterrean.

¿Te ha sido útil esta página?