Jesús eta María aterpetxeak etxerik gabeko 20 laguni eman die ostatu batez beste aste honetan

Jesús eta María aterpetxeak etxerik gabeko 20 laguni eman die ostatu batez beste aste honetan
Osasun-krisiaren lehen fasean bezala, Udalak baliabide hori prestatu du zaurgarritasun egoeran dauden 40 lagunendako edukierarekin

 

Jesús eta María aterpetxeak batez beste etxerik gabeko 20 laguni eman die ostatu gauero astean zehar Iruñeko Udalak Compañia kalean dagoen udal-baliabide hori gaitu du berriz ere, etxerik gabeko lagunei gauetan aterpea emateko, martxoan, COVID-19 pandemiaren lehen olatuan, egin zuen moduan. Ekimen honen xedea da, osasun-krisiaren egungo egoeran, herritar zaurgarrienei arreta ematea, gaua igaro ahal izateko lekua izan dezaten Alarma Egoerak inposatutako ordutegi-mugen eta Nafarroatik atera ezinaren aurrean. Kalean bizi diren pertsonak dira eta espazio publikoetan lo egiten dutenak (kutxazainetan, zubietan, abandonaturiko eraikinetan...).
 

Aterpetxea 20:30etik 08:30era irekita dago eta baliabide integral gisa planteatzen da; kalean dauden pertsonei ostatu emateaz gain, afaria eta gosaria barne -hartzen ditu, eta garbitzeko aukera eta ikuztegia bermatzen ditu. 40 lagunendako edukiera dauka. Udalak kalkulatu du egun 23 lagunek erabil dezaketela baliabidea. Kaleko hezitzaileen lantaldeak pertsona horiei jakinarazten ari zaie bertan ostatu hartzera joan daitezen. Sarrerak lehenesteko, kontuan hartu da, lehenik eta behin, baliabiderik eta aterpe aukerarik ez dituztena,k eta bigarrenik, diru-sarrerak izanda ere beste guneetara sar ezin daitezkeenak.
 

Aterpetxeko langileen lanpostuak mantenduko dira
 

Jesús eta María aterpetxea turistek edo Donejakue Bidea egiten duten erromesek erabili ohi dute. Aldaketari esker, Aspaceri esleitutako kontratuaren bidez eraikinean lanean ziharduten eta desgaitasunen bat duten pertsona batzuk lanean jarraitu ahal izan dute, eta ez dira ABEE-an sartu; horretaz gain, komunitatearen onurarako lanak eginen dituen pertsona bat ere integratu da. Segurtasun-langileak ere kontratatu dira, baliabidean segurtasuna eta elkarbizitza egokia
bermatzeko.

Martxan jartzeko, Iruñeko Udalaren lantegi-eskoletako ikasleek parte hartu dute txakurrentzako kaiolak eginez, pertsona horiek laguntzen dituzten animaliak babestu ahal izateko. Kolektibo zaurgarrietako langabeek ere parte hartu dute eremu komunetako bereizketa hobeagoa bermatzeko panelak eginez.
 

Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroarekin bat egiten duen baliabidea
 

Jesús eta María aterpetxea Trinitariosen dagoen Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroarekin bat egin du, eta gaur egun ia guztiz beteta dago, ez du apenas lekurik du jende gehiago hartzeko. Hala, arreta osoa emanen zaie bazterketa handiko egoeran dauden eta arazo mota desberdinak dituzten pertsonen kolektiboari. Beraiek hala erabakita, ez dute erabiltzen Etxerik gabeko Pertsonak artatzeko Udal Zentroa. Une honetan, baina, toki batean aterpe hartuta egon behar dute, gauez kalean noraezean ibiltzeko mugak eta birusa zabaltzearen kontrako neurriak betetzeko.
 

Jesús eta María aterpetxea ez da COVID-19an positibo eman dutenentzako, ezta prebentzioagatik edo alta baten ondoren berrogeialdian egon behar dutenentzako ere. Ezta honakoentzako ere: adingabeak dituzten familiak, laguntzarik gabeko adingabeak, bazterketa handiko egoeran ez daudenak, ospitaleko alta jaso ondoren gaixondoan egon behar dutenak edo behin-behineko askatasunean kartzelatik edo Komunitate terapeutikoetatik ateratzen direnak, genero-indarkeriaren biktimak edo norbere kabuz moldatzeko zailtasunak dituztenak. Egoera horiek beste udal-baliabideek eta Nafarroako Gobernuak asetzen dituzte.

¿Te ha sido útil esta página?