Jendeari zabalik egon den urtebete honetan, Zentrok partaidetzari buruzko informazioarekin loturiko 2.600 kasu baino gehiagori eman die aurrez aurreko

Jendeari zabalik egon den urtebete honetan, Zentrok partaidetzari buruzko informazioarekin loturiko 2.600 kasu baino gehiagori eman die aurrez aurreko
Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolan 800 lagunek eman dute izena, eta hiruhileko honetako ikastaroetan izena emateko epea zabalik da
Fitxategi

Datorren larunbatean, apirilaren 7an, urtebete egingo da Iruñeko Udalak Zentro Elkarlaneko Gunea zabaldu zuenetik Kondestablearen jauregiko 2. solairuan; Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Zentro gisa, xede du elkarteen eta, oro har, herritarren eskura jartzea informazioa, baliabideak eta prestakuntza, banaka edo taldeka hiriaren garapenean parte hartu dezaten.

Hamabi hilabete hauetan partaidetzari buruzko informazioarekin loturiko 2.600 kasu baino gehiagori eman die aurrez aurreko arreta, eta elkarteen 621 kontsulta tekniko zein legal jaso ditu. Datuok gaur goizean eman dituzte udal-baliabide horretan jarduten diren teknikariek eta bertako arduradunak: Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko eta Berdintasuneko eta LGTBIko Alorretako zuzendari Ana Gil, partaidetzako teknikari Ana Etxaleku eta Oihana Gallo, Zentroko Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Sara Rodríguez eta Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko Edurne Galetx. Zentrok eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman dute, xehe-mehe: partaidetzako argibide eta baliabide zerbitzua, Liburutegia eta Dokumentazioa Zentroa, Aholkularitza teknikoa eta legala eta Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskola (APUE).

Komunikabideekin egindako topaketan izan dira, baita ere, Zentro erabiltzen duten kolektiboetako zenbait ordezkari, besteak beste, Mujeres del Maiz elkarteko José Luis Roque, eta Lakarra elkarteko zein Gizarte Aktibisten Nafarroako Erakundeko Santiago Larrañeta. Halaber, Aktibatu zure ahotsa ikastaroaren prestatzaile Zahira Montalvo izan da bertan.

Kondestablearen jauregiko bigarren solairuan kokaturik, Zentro astelehenetik ostiralera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. 948 420 266 telefonora deituta ere jar daiteke Zentrorekin harremanetan, bai eta informacion.participacion@pamplona.es eta biblioteca.participacion@pamplona.es helbideak erabilita ere. Gunearen helburuen artean honako hauek daude: Iruñean jarduketak garatzea eta dinamizatzea partaidetzako eta gizartea ahalduntzeko arloetan informazioa eskuratu eta gaitzeko; herritarren eta gizarte-ehunaren eskura jartzea laguntza-baliabideak, norberaren partaidetza eta kolektiboena garatze aldera; elkarteei laguntza ematea beren jarduketak hedatzerako orduan; eta honelako gaietan interesa duten gizarte-entitate zein herritarrei arreta ematea, xede hartuta demokrazia partizibatiboari bultzada ematea.

¿Te ha sido útil esta página?