Jaietako egitarau ofizialean auzoetako jarduerak indartu egin dira: bermut musikatuak izanen dira goizez, eta haurrentzako animazioa nahiz umorezko bakarrizketak arratsaldez

Jaietako egitarau ofizialean auzoetako jarduerak indartu egin dira: bermut musikatuak izanen dira goizez, eta haurrentzako animazioa nahiz umorezko bakarrizketak arratsaldez
Ekitaldi zenbait izanen dira Txantrea, Mendebaldea, Arrotxapea, Etxabakoitz, Arrosadia, Donibane, Sanduzelai, Mendillorri, Lezkairu, Buztintxuri, Azpilagaña eta Iturrama auzoetan
actividades barrios

 

Sanferminetako egitarau ofizialaren barruan, zenbait jarduera eginen dira auzoetan, jaiak herritar guztiengana hurbiltzeko asmoz. Asteartetik igandera, hilaren 8tik 13ra, jai giroko aperitifak izanen dira zenbait eremutan eta, arratsaldez, haurrentzako jarduerak. Horiez gain, umorezko ikuskizunak izanen dira Iturramako Lopez pilotalekuan. Emanaldi guztiak doakoak dira, eta nahi duen oro joan daiteke ikusle.

Sanferminetan, musika emanaldiak izanen dira bermutaren orduan, hots, 12:30etik 14:00etara, Txantrean, Mendebaldean, Arrotxapean, Etxabakoitzen, Arrosadian eta Donibanen. Adrián eta Ceci-k alaituko dute Txantreako Gares plaza asteartean, hilaren 8an. Hurrengo egunean, Txutxin Ibáñez-en rantxerak entzungo dira Mendebaldeako Benjamín Tuterakoaren kalearen barruko aldean. Ostegunean, hilak 10, Jesús Flamenco izanen da Arrotxapeko Maiteminduen pasealekuan; eta ostiralean hilak 11, Dúo Estrella bikoteak Etxabakoizko Urdánoz etxe-multzoko bermuta alaituko du.

Larunbatean, hilaren 12an, Pedro eta Noelia bikoteak Arrosadiko Santa Zezilia plazako bermuta alaituko du; eta igandean, hilak 13, Orgullo Navarro taldeak musika herrikoia joko du Donibaneko Irurita Apezpikuaren plazan.

Haurrentzako ikuskizuna eta umorea, arratsaldez
Auzoetan, haurrentzako jarduerak antolatu dira arratsaldez. PAI konpainiak (haurrentzako animazioa) “Planeta tierra” izeneko lana antzeztuko du 18:00etatik 21:00etara. Zaragozako antzerki eta animazio konpainia horrek jolasteko eta sormena lantzeko gonbidapena eginen die txikiei. Jolasez jolas, garapen jasangarriko helburuak zein diren erakutsiko die bertaratuei.

Uztailaren 8an hasiko dira emanaldiak, asteartearekin, Sanduzelaiko Gortari Doktorearen kalean; ondoren, honako hauetan izanen dira: Mendillorriko Sarriguren Kontzejuaren kalea (asteazkena, hilak 9), Lezkairuko Maravillas Lamberto plaza (osteguna, hilak 10), Arrotxapeko Maiteminduen pasealekua (ostirala, hilak 11), Buztintxuriko Santa Luzia ondoko plaza (larunbata, hilak 12), eta Azpilagañako Manuel Turrillas plaza (igandea, hilak 13).

Umore saioak Iturramako Lopez pilotalekuan izanen dira, hiru bakarrizketa-saio izanen baitira hor, hirurak ere 19:00etan. Uztailaren 8an, asteartearekin, Gonzalo Jiménez eta Aroa Berrozpe arituko dira; uztailaren 9an, asteazkenarekin, Kaitin Allende eta Ana Goitia, eta uztailaren 10ean, ostegunarekin, Marcos Arizmendi eta Gurutze Beitia.

Europako funtsak
Udalak kultura eta aisialdiko ekintza eta jarduerak bultzatu nahi ditu Iruñeko auzoetan, jaiaren irudi positiboa sortzen laguntzeko, eta jaiaren, gastronomiaren, folklorearen, sinbologiaren eta gainerako erakargarrien balioak eta zutabe tradizionalak gordetzeko, jaiaren errealitatearekin bat ez datorren sanferminen irudi bat merkaturatzearen ondorioz balioa galtzen ari baitira. 

133.421,38 aurrekontua dago emanaldiak Alde Zaharretik kanpoko zenbait eszenatokitara eramateko. Kopuru hori, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatu da, Next Generation EU funtsekin.


next turismo

¿Te ha sido útil esta página?