‘Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian’: atentatuetan eta horien ondorioetan biktimekin eta haien familiekin bat egiten duen erakusketa, Kondestablen

‘Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian’: atentatuetan eta horien ondorioetan biktimekin eta haien familiekin bat egiten duen erakusketa, Kondestablen
Prentsak, objektu pertsonalek eta argazkiek ikuslearengana gerturatzen dute 1960 eta 2019 bitarte herrialde osoan eta bereziki Nafarroan gertatutakoa
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Kondestablearen jauregiak gaur goizetik aurrera ‘Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian’ erakusketa hartuko du. Bertan 1960 eta 2019 bitarte Espainian izandako terrorismoaren inguruan argitaratutako egunkarietako azalak, binetak, argazkiak eta objektuak bilduta daude. Terrorismoaren Biktimen Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioak ekoiztuta, erakusketak Nafarroari eskainitako kapitulu berezia dauka eta, biktimen eta haien familien begiradatik egindako ibilbidea izan nahi du, halako moduz ezen ikusleak lagun izanen baitituzte atentatua baino lehenagotik erailketa gertatu eta zenbait urtetara eta haren ondorioek izandako eragin iraunkorrean.

Gaur goizean, Enrique Maya Iruñeko Alkateak eta María Chivite Nafarroako lehendakariak aurkeztu dute erakusketa, Tomás Caballero Terrorismoaren Biktimen Fundazioko lehendakariak eta Florencio Dominguez Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioaren lehendakariak lagunduta. Erakusketak biktimen bizipenak gizarte osoari gerturatzea du xede, eta, bereziki, 60ko hamarkadan herrialdea astindu zuen indarkeria gogoratzen ez duten gazteei; izan ere, 1.300 hildako baino gehiago eragin ditu geroztik. Erakusketa minutu bateko isilunearekin hasi da, Nafarroako David Beriáin erreportariaren eta Roberto Fraile kamerari euskaldunaren omenez, zeinak Burkina Fason berriki hil baitituzte bere informazio-lana egiten zuten bitartean.

‘Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian’ erakusketa ibiltaria da eta Iruñean bisitatzen ahalko da ekainaren 6ra arte, astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 22:00etara, larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, Kondestablearen jauregiko (Kale nagusia, 2) patioan eta ezkaratzean.

Gertaerak kroniken bidez ezagutzea

Irekiera-ekitaldian María Jiménez erakusketaren komisarioa, Jesús Uranga Diario de Navarrako kontseilaria eta Ignacio de Ybarra Grupo Vocentoko lehendakaria ere izan dira. Izan ere, erakusketaren hizkuntza museografikoak prentsa azpimarratzen du hari narratibo gisa, lanbide hori historiaren lekukotzat balioetsiz, eta zenbaitetan, indarkeria terroristen jomugatzat.

30 modulu exentuetan zehar, Vocentoko komunikabideen azalak eta binetak berreskuratu dira eta, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuz, Diario de Navarra-ko orrialdeak.Erreprodukzio horien bidez gertatutakoaren berri hartzen ahalko dugu eta, aldi berean, kazetariaren eta gizartearen bilakaera ikusi, indarkeria terroristari dagokionez.

ETAk adierazpen-askatasunari berari egin zion eraso eta, esaterako, Diario de Navarra hedabidea eta haren langileak terrorismoaren helburu bilakatu ziren; horrela izan zela egiaztatzen dute Jose Javier Uranga bere zuzendariak 1980an jasandako metrailaketak, eta 1982ko azaroan egunkariaren kontra jarritako Goma 2ko lau kargek. Baina ez zen hura jasan zuen hedabide bakarra, ezta hamarkada bakarra ere. Izan ere, erakusketaren azalek 1999an El Paíseko berriemailearen etxebizitzak lehergailu batez izandako erasoa ere jaso dute, bai eta 1970ean, El Pensamiento Navarro egunkarian jarritako lehergailua ere. Kazetaritzari dagokion zatia diseinatzean, historikoki prentsarekin lotutako materialak eta egiturak izan dira erakusketaren inspirazio-iturri: kioskoak, burdinazko inprentak, aluminiozko xaflak...

Istorio txiki pertsonaletan dituen ondorioak ulertzea

1960ko ekainaren 27an, 20 hilabeteko Begoña Urroz Ibarrola niniak Directorio Revolucionario Ibérico de Liberaciónen lehergailu batek erail zuen Donostian. Hura izan zen Espainiako terrorismoaren lehen biktima, ondoren zerrenda luze horretan idatzi ziren 1.300 pertsona baino gehiagoetatik. Horietatik, 855, ETAren biktima dira, eta, 286, terrorismo yihadistarenak. Horrela, ‘Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian’ erakusketak herrialdeko zein kanpoko atentatuak biltzen ditu eta Espainian erail zuten talde terrorista askoren espektro zabala ere. Zerrenda osoa izan gabe, honako hauek: GRAPO, FRAP, EPOCA, Terra LLiure, Batallón Vasco Español, Triple A, Exercito Guerrilleiro eta MPAIAC.

Baina kopuruez eta izenburuez haratago, kontakizun honek hurbilekoarekiko enpatia lortu nahi du istorio pertsonalen bitartez, hala eraildakoen familia-irudiekin nola ikuslea biktimen bizitzetan kokatzen duten beira-arasetan jarritako objektuekin. Erakusketan lau beira-arasa daude. Lehenengo biek Estatuko Segurtasun-kidego eta -indarrek lagatutako objektuak dituzte, hala nola 1983an Errege Bardeetako tiro-poligonoetako instalazioetan erabili zen maleta-bonba, armak, lehergailuak eta Elizondoko Kuartel Etxera bidalitako bideo-bonba.

Beste bi beira-arasetan eraildakoen senideek utzitako objektu pertsonalak eta argazkiak daude, horietako bat, zehazki, Nafarroako biktimei eskainitakoa da. Azken horretan, besteak beste, honako objektu hauek daude erakusgai:1985ean eraildako Alfredo Aguirre Belascoáin haurraren jertsea; Diego Salvá Lezáun guardia zibilaren argazki ofiziala (2009an eraila, Calviánen, Balearretan) eta 1982an erail zuten  Asepeyo mutualitatearen ordezkari Alberto Tocaren motorraren kaskoa. Gertuko bizitzak erakusten dituzten horiekin guztiekin, erakusketak atentatuaren esperientzia pertsonalean jartzen du arreta, beldurraren eta jazarpenaren mekanismoetatik abiatuta, berezko ekintzara, biktimei emandako agurrera edo familien bizitzetara maite dugun hori ez dagoenean.

Terrorismoa Nafarroan

Begoña Urroz erail zuteneko eguna aukeratu zuen Diputatuen Kongresuak 2010ean ‘Terrorismoaren Biktimen Eguna’ ezartzeko, eta geroztik, ekainaren 27an ospatzen da. Baina indarkeriaren data historikoak askoz gehiago dira. Nafarroako Foru Komunitateko kronologia beltza horren material adierazgarri gisa, Diario de Navarrak hogei azal adierazgarri baino gehiago utzi ditu, Nafarroako gizartea hunkitu zuten uneen inguruan, gehienak ETAren terrorismoari lotuta.

Orduan Iruñeko Udaleko zinegotzi zen Tomás Caballeroren erailketatik (maiatzaren 6an 23 urte beteko dira), 2000an Aizoaineko kuartelean ari zen Francisco Casanova militarraren erailketara, azalak kronika beltza osatzen doaz: 2008an, Nafarroako Unibertsitatea astindu zuen bonba-autoa; 1987an, María Cruz Yoldi prentsa-banatzailearen hilketa; bere lana egiteagatik Nafarroan eraildako segurtasun-kidego ezberdinetako agenteen zerrenda luzea, etab...

Izuaren kokalekuak, datak nola, desberdinak dira: Iruña, Lizarra, Leitza, Zangoza... Egunkariaren azalek, halaber, gizarteak biktimei emandako babesaren erabileraren eta moduen bilakaera ere jasotzen dute, beti ez baitzen publikoa izan. Horrela, bada, azaletan erakunde ofizialek ezarritako kaperak eta elkartasunezko manifestazio jendetsuak agertzen dira.