Izen-ematea zabalik helduei zuzenduta dagoen urteko lehenengo hiruhilekoko igeriketa-kanpainarako

Izen-ematea zabalik helduei zuzenduta dagoen urteko lehenengo hiruhilekoko igeriketa-kanpainarako
Hastapen-, hobetze-eta mantentze-mailetako eskolak eskaintzen dira Iruñeko 5 igerilekutan, goizez eta arratsaldez
Piscina

 

Izen-ematea zabalik dago helduei zuzenduta dagoen urteko lehenengo hiruhilekoko igeriketa-kanpainarako. Kanpaina hori Iruñeko Udalak diruz lagundu du, haren hedapena errazteko eta Iruñeko herritar guztiengana irits dadin. Eskolak urtarrilaren 11tik martxoaren 16ra emanen dira, Iruñeko 5 igerilekutan, goizez eta arratsaldez. Lekuak izena eman den hurrenkerarekin bat esleituko dira.

Goizeko eta arratsaldeko ordutegiak eskaintzen dira, astean bi egunetan. Hiru maila daude: hastapena, hobekuntza eta mantentze fisikoa. Ikastaroa Arantzadiko kirolguneko eta Sanduzelaiko (Aqavox) kirol-hiriko udal-instalazioetan izanen da, eta baita Txantrea KKEn, Guelbenzu JZn eta Arrotxapea KKEn ere. Zerrenda osoa kontsultatu daiteke www.pamplona.es udal-webgunean, esteka honetan.

Izena emateko tasa 80 eurokoa da. Interesdunek izen-ematea online egin dezakete http://www.fnn-nif.com/cursos/ webgunean. Argibide gehiago jasotzeko, nahi duena jar dadila harremanetan Nafarroako Igeriketa Federazioarekin 948 22 72 79 telefonoan.

¿Te ha sido útil esta página?