Izan zaitez Iruñazale eta parte hartu boluntarioendako udal programan zure esperientzia, zure denbora eta zure ezagutzak hiriaren alde eskaintzeko

Izan zaitez Iruñazale eta parte hartu boluntarioendako udal programan zure esperientzia, zure denbora eta zure ezagutzak hiriaren alde eskaintzeko
16 urtetik gorakoek, edo baimena izanez gero baita12 urtetik gorakoek ere eman dezakete izena, www.pamplonistas.es/eu webgunean, 948 420 493 telefonoan edo Descalzos kaleko 72. zenbakian
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak boluntarioendako programa bat estreinatuko du hiriaren alde inplikatu nahi duten eta beren ekarpena egin nahi duten pertsonak erakartzeko. ‘Iruñazaleak’ da kanpainaren leloa eta ekimen horretan parte hartuko dutenak definituko dituen hitza. Ekimenak hainbat motatako boluntariotza barne hartzen du, besteak beste, aisialdiko eta denbora librekoa, kulturakoa, kirolekoa, hezkuntzakoa eta jasangarritasunekoa. ‘Iruñazaleak’ programa hiriaren orainaldiaren eta etorkizunaren aldeko apustua egiten duten 16 urtetik gorako pertsona orori zuzenduta dago, eta baimena izanez gero baita12 urtetik gorakoei ere.

Interesa dutenek formulario bat bete beharko dute, noiz dauden libre, beren gustuak eta esperientzia akademikoa edo lan-esperientzia zehazteko. ‘Iruñazale’ gisa prestakuntza, orientazioa eta laguntza jasoko dute boluntario-funtzioak modu egokian betetze aldera. Boluntarioendako programa horri buruzko informazio guztia www.pamplonistas.es/eu webgunean kontsultatu daiteke, eta bestela, 948 420 493 telefonoan edo, aurrez aurre, Descalzos kaleko 72an dagoen udal-eraikinean.

Enrique Maya Iruñeko alkateak gaur goizean parte hartu du programa horren hasiera-ekitaldian Descalzos kaleko aretoan. Ekitaldian instituzioak izan dira, Nafarroako Gobernua kasu, boluntariotzarekin lotutako entitateak eta elkarteak, bai eta dagoeneko hainbat udal-programatan laguntzen duten boluntarioak ere. ‘Iruñazaleak’ Udalaren boluntarioendako programa herritarren parte-hartzea sustatzeko xedez jarri da martxan. Bederatzi boluntariotza-esparruren artean hautatu daiteke: komunitate-boluntariotza eta partaidetzakoa, aisia eta denbora librekoa, hezkuntzakoa, kirolekoa, gazteriakoa, kulturakoa, Erasmus+ eta beste batzuk.

Hiria eta auzoa egitea 
Komunitateko eta partaidetzako boluntariotzak komunitatearen bizi-kalitatea hobetzen, auzoetan bizilagunen parte-hartzea bultzatzen eta Iruña aktibo, konprometitu eta solidario bat sustatzen laguntzen du. Hainbat boluntariotza motatan parte hartu daiteke, hala nola, energiari buruzko boluntariotzan, adinekoak laguntzeko boluntariotzan, eten digitala ezabatzeko teknologia berrien boluntariotzan, animaliak zaintzeko boluntariotzan, bizilagun berriei auzoa eta inguruko zerbitzuak ezagutzera emateko mentoretzan, auzoa kirola eginez eta musika entzunez garbitzeko ‘plogging’ jardueretan eta udal-aterpean laguntzeko boluntariotzan.

Halaber, hiriko haurren eta nerabeen trebetasunen eta gaitasunen garapenean parte hartu daiteke, aisialdiko eta denbora libreko boluntariotzaren bitartez haurren eskubideekiko eta 2030 Agendarekiko konpromisoa erakutsiz. COworkidseko boluntariotzan hainbat jardueratan parte hartu daiteke, hala nola, Sormen-laborategian eta Joko-anitzetan, hiri-kanpalekuetan, kirol jardueretan eta asteburuko jardueretan, baita elkar ezagutzeko eta jarduerak partekatzeko lagun-talde irekietan ere.

Iruñeak eskolaz kanpoko jardueretan eta hezkuntza sistemaren jarduera osagarrietan inplikatzen diren boluntarioak nahi ditu, etorkizuneko pertsonak prestatuak, zibikoak eta kritikoak izan daitezen laguntzeko. Hainbat programatan parte hartu daiteke, besteak beste: Ikaskuntza-zerbitzuko proiektuetan, Lecxit proiektuan,  Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek Lehen Hezkuntzako haurrei laguntzeko informatika-boluntariotzan, ‘Zizeroneak’ haur- eta gazte-taldeendako gida turistikoen programan, Coworkidseko eskola -laguntzan eta guraso migratzaileek eskola-testuinguruan gaztelania (informala eta praktikoa) ikasteko auzoetako helduei irekitako boluntariotzan.

Kirol arloko boluntariotza, gazte-boluntariotza eta jasangarritasunarekin lotutako boluntariotza
Kirol arloko boluntariotzak barne hartzen du Iruñean egiten diten kirol-ekitaldien antolaketan parte hartzea, bai herrikoietan edo izaera sozialekoetan, bai nazioko eta nazioarteko ekitaldi handietan. Urtean zehar hirianatletismo-, bizikleta-, eta irristaketa-probak, kaleko saskibaloi-jardunaldiak zein torneoak eta txapelketak egiten dira, eta boluntarioak behar dira horiek antolatu eta aurrera ateratzeko. 

Gazteek zeregin nabarmena bete dezakete eta hiriarekin eta bertako biztanleekin lotura-sentimendu handiagoa sortzen laguntzen ahal dute. Gazte-boluntariotzaren barruan hainbat aukera daude, hala nola, Gazteria Unitateak egiten dituen jardueretan desgaitasuna duten gazteei laguntzea, Iruñeak zaintzen zaitu programan parte hartzea eta zurrumurruen aurkako gazte-sarean parte hartzea. 

Iruña Europako hiri berdeenetako bat da; 26 m2 lorategi-eremu baino gehiago ditu biztanleko, eta bere ingurunea babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko proiektu asko. ‘Mugimendu berde’ horrek jasangarritasun arloko boluntariotzaren beharra du, hainbat lan egiteko, esaterako xurgapen-baso autoktonoen landaketa, ibaiertzak garbitzea, legez kanpoko zabortegiak husten laguntzea eta heskai eta baso berriak birjartzeko jarduketak.

Kultura, Erasmus+ eta beste boluntariotza batzuk
Kultura boluntariotzak ardatz ditu kultura eskuragarri izateko eta kultur integraziorako eskubideasustatu eta defendatzea, kultura-nortasuna, kultura-ondarea defendatu eta babestea eta hiriko bizitza kulturalean parte hartzea. Alderdi horren aldeko apustua egiten dutenek boluntario-lanak eginen dituzte Gauak Ziudadelan zikloko kontzertuetan, jaialdietan eta ‘Musika-aretoak kalean’ zikloan, edo ‘Giza-liburutegiak aniztasunaren eta berdintasunaren alde’ deiturikoetan.

Iruñazaleakek adin guztietako pertsonak egin nahi ditu programaren partaide. Hori dela eta, Erasmus+ boluntarioen programa txertatu du, Europar Batasunak Iruña ireki, multikultural eta mugarik gabeko bat eraikitzeko ematen dituen aukerez baliatzeko. Programa hori COworkids programarekin lotuta dago eta ‘Enbaxada’ proiektua barne hartzen du; horren bidez nerabeei Europako gaiei buruzko prestakuntza ematen zaie eta jakin-min berak dituzten beste nerabeen gida izateko aukera.

Azkenik, udal-programetan eta -jardueretan laguntzeko beste boluntariotza mota batzuk barne hartzen dituen atal bat deskribatzen du. Atal horretan hainbat programa aipatzen dira, besteak beste: ‘Aditutegia’ ekintzailetzan eta beste gai batzuetan adituak direnen liburutegia; Udaletxea ezagutzeko bisita gidatuak; irakurketa- eta zinema-klubak hainbat hizkuntzatan; eta mentoretza familia-laguntzarik ez duten edo  tutoretzapean egon diren gazteendako. 
 

¿Te ha sido útil esta página?