Arkitekturaren Nazioarteko Astearen barruan, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolak bi erakusketa inauguratu ditu gaur goizean Iturramako Civivoxean, Iruñeko Udalarekin eta hiriko beste erakunde batzuekin elkarlanean. Iruña ikusezina eta Biharko hiria. Utopia-zatiak erakusketak datorren larunbatera arte egonen dira ikusgai.
Inaugurazio-ekitaldian Borja Izagirre Larrañaga Hiri Bizigarri eta Jasangarriko zinegotzi ordezkariak parte hartu du, baita Maialen Ariz Sarasketa Iruñeko Udalaren Proiektu Estrategikoetako Alorreko zuzendariak ere.
Bi erakusketetan Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Arkitekturako eta Diseinuko graduetako ikasleen lana jasotzen da: egungo hiri-errealitatearen inguruan hausnartzen eta beren auzoetako egunerokoa irudikatzen dute. Erakusketek, oro har, unibertsitatearen eta hiriaren arteko lankidetza nabarmentzen dute, oso baliagarria baita esperimentatzeko, azterketa egiteko eta hiri-ingurunerako proposamen berriak sortzeko.
Iruña ikusezina erakusketak Charles Clifford-ek Nafarroako Unibertsitateko Museoan ikusgai duen erakusketa du inspirazio-iturri, eta posta-txartel turistikotik urrun dagoen kontakizun bisuala eraikitzen du, ikasleek hirian bizi duten esperientzia sentsorialarekiko gertukoa. Biharko hiria. Utopia-zatiak erakusketak, berriz, egungo hiri-errealitateari buruzko begirada kritikoa eskaintzen du, baina, batez ere, hiriaren inguruko hausnarketa egiten du utopia ardatz hartuta, hiria jomuga baita gizarte hobe eta bidezkoagoa lortzeko bidean, eta arreta herritarrengan jartzen du, haiek baitira hiri-egitatearen protagonistak.
Arkitekturaren Astea. Erakusketak. Iturramako Civivoxa
Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Arkitekturako eta Diseinuko graduetako ikasleen lanez osatutako bi erakusketa
Iruña ikusezina eta Biharko hiria. Utopia-zatiak
Fragmentos de utopía”
Noiz: urriaren 10era arte (larunbata)