
Udako hilabeteen ondoren, Iturramako hiri-bainuetxea abian da berriz. Berriro ireki ditu ateak ikasturte honetarako, eta, gainera, denboraldi berrirako abonuak jarri ditu salgai, baita denboraldi erdirako eta 30 egunerako abonuak eta eguneko sarrerak ere. Denboraldiak irailaren bigarren hamabostalditik 2027ko ekainaren 30era arte iraunen du. Hauxe izanen da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era; larunbatetan, berriz, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era.
Hainbat abonu mota eskaintzen dira. Denboraldi osorako abonuak irailetik 2027ko ekainera bitarte erabiltzen ahal dira; denboraldi erdirako abonuak, berriz, otsail eta ekainaren artean. Halaber, 30 eguneko abonuak eta eguneko sarrerak daude eskuragarri. Aurrez aurre erosten ahal dira Iturramako Civivoxean, eta orain ere Civivox Pamplona app-aren bidez. Ez da abonuen eta sarreren dirua itzuliko horiek erosi zirenetik 14 egun igaro badira, horiek erabili badira (guztiz edo neurri batean), edo eguneko edozein sarrera mota erosi bada.
Udal-araudiari jarraikiz, prezioen barruan hobariak daude irizpide hauen arabera: familia ugaria izatea, guraso bakarreko familia izatea, desgaitasunen bat izatea, familia-unitatearen diru-sarrerak, terrorismo-ekintzen biktima izatea, genero-indarkeriako delituen biktima izatea, familia-harrerako egoeran egotea eta gizarte-bazterketa egoeran dagoen migratzailea izatea. 2 urtetik beherako haurrak doan sartzen ahal dira, eta tarifa desberdinak daude adinaren arabera. 14 eta 30 urte bitarteko gazteek eta langabeek zenbateko osoaren % 10 murrizteko aukera dute, soilik abonuen kasuan, eta beherapen hori ezin izanen zaie metatu haien eskubide izaten ahal diren beste deskontuei. Hobariak eta deskontuak jaso ahal izateko, beharrezkoa da Iturramako Civivoxean dagokion dokumentazioa entregatzea.
Abonuek eta sarrerek igeriketa- eta hidroterapia-ontziak eta saunak erabiltzeko eta gozatzeko eskubidea bermatzen dute, azpiegitura irekitzen denetik hura ixteko 30 minutu geratzen diren arte. Ordu jakin batzuetan, guneetako batzuk ez dira erabilgarri egonen, bertan jarduerak eginen baitira. Argibide gehiago jasotzeko, Iturramako Civivoxera (Ezkirotz k. 24) joaten ahal da, edo, bestela, 948 366 655 telefonora deitzeko aukera dago. Ordu eta egun hauetan ematen da arreta: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Horrez gain, informazioa eskuragarri dago http://www.pamplona.es/eu udal-webgunean.
ITURRAMAKO BAINUETXEA. 2026KO IRAILETIK 2027KO EKAINERA BITARTEKO TARIFAK
EGUNEKO SARRERAK | Hobaririk gabe |
2 urtetik behera | Doan |
2 – 13 urte eta 65 urtetik gora | 4,01 |
14 – 24 urte | 4,06 |
25 – 64 urte | 5,72 |
30 EGUNEKO ABONUAK | Hobaririk gabe |
2 urtetik behera | Doan |
2 – 13 urte eta 65 urtetik gora | 21,48 |
14 – 24 urte | 29,91 |
25 – 64 urte | 43,02 |
DENBORALDIRAKO ABONUA: IRAILA – EKAINA | Hobaririk gabe |
2 urtetik behera | Doan |
2 – 13 urte eta 65 urtetik gora | 124,43 |
14 – 24 urte | 172,86 |
25 – 64 urte | 248,29 |
DENBORALDI ERDIRAKO ABONUA: OTSAILA – EKAINA | Hobaririk gabe |
2 urtetik behera | Doan |
2 – 13 urte eta 65 urtetik gora | 82,34 |
14 – 24 urte | 114,66 |
25 – 64 urte | 164,79 |