Irunlarrea kalean eraikitzen ari den bi noranzkoko bidegorri batek Pio XII.aren etorbidea eta Barañaingo etorbidea lotuko ditu urte amaieran

Irunlarrea kalean eraikitzen ari den bi noranzkoko bidegorri batek Pio XII.aren etorbidea eta Barañaingo etorbidea lotuko ditu urte amaieran
Lanak udaren ondoren hasi ziren, eta 549.984,40 euroko aurrekontua dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Joan den uztailetik lanak egiten ari dira Irunlarrea kalean, Pio XII.aren eta Barañaingo etorbideen arteko tartean, bidegorri bat eraiki eta mugikortasuna hobetzeko. Lanak erdibidean daude, eta dagoeneko hainbat jarduketa egin dira, batez ere Pio XII.aren etorbidearen eta Protomedikatoaren plazaren artean. Hirigintza Gerentzia eta Batzordea gaur goizean izan dira lanak ikusten, eta, aurreikuspenen arabera, urte amaieran bukatuko dira. Urbanismo Táctico Pamplona ABEEa izan zen bidegorria egiteko kontratuaren adjudikazioduna, 549.984,40 euroko aurrekontuarekin, eta bost hilabete ditu lanak gauzatzeko.

Orain arte Pio XII.aren etorbidearen eta Viñaburu Botikariaren kaleko biribilgunearen arteko espaloiak zabaldu dira, eta horretarako, biribilgunea eta berdegunea banantzen zituen hormatxoa eraitsi da; bestalde, lanak egin dira biribilgunearen, eta, aparkalekuaren eta Protomedikatoaren plazaren arteko oinezkoen lehen pasabidearen arteko espaloietan. Eremu horretan bertan, oinezkoen pasabidea goratzeko lanak abiatu dira. Bidegorria Protomedikatoaren plazaraino egonen da prest, baina pintura-lanak egiteke daude oraindik. Nafarroako Unibertsitate Klinikaren aurrean dago aurreratu den Iruñerriko hiri-garraioko geralekua, eta asfaltatze-lanak egin dira oinezkoen pasabideetan eta Protomedikatoaren plazako oinezkoen pasabidearen eta biribilgunearen arteko tartean. 

600 metro inguru izanen ditu Irunlarrea kaleko bi noranzkoko bidegorriak, baita 2,75 metroko zabalera ere. Bidegorria sortzeaz gain, espaloiak zabaldu eta oinezkoen pasabide goratuak eraiki dira. Halaber, lanak egiten ari dira Iruñerriko hiri-garraioko geralekuak aurreratzeko, eta trafikoa baretzeko xedez, zirkulaziorako erreien zabalera murriztuko da. Esku-hartzeak garapen-eredu jasangarria lortzea du helburu, sistemaren jasangarritasunean, irisgarritasunean, segurtasunean eta eraginkortasunean oinarritutako mugikortasuna, bizi-kalitatearen hobekuntza, dinamismo ekonomikoa, eta, talde eta pertsona guztien gizarteratzea sustatuta

Bidegorria eta geraleku aurreratuak
Pio XII.aren etorbideko bidegorriak Irunlarrea kalera eginen du bira, eta eskuinaldetik jarraituko du oinezkoen lehen pasabideraino. Bidegorriak ezkerralderantz gurutzatuko du, eta noranzko horretan jarraituko du Barañaingo etorbideraino. Galtzadatik hurrengo pasabide goraturaino joanen da, Nafarroako Unibertsitate Klinikoaren pareraino, hain zuzen ere. Pasabide horren ondoren, espaloitik barna joanen da bidegorria, eta Iruñerriko hiri-garraioko geralekua atzealdetik zeharkatuko du.

Ondoren, bidegorria espaloiaren eta bidearen perimetrotik joanen da, Protomedikatoaren plazako oinezkoen pasabide goraturaino. Bidegorri-tarte horretako lorategi-eremuen zati batzuk espaloi bihurtuko dira. Protomedikatoaren plazako oinezkoen pasabidea igaro eta gero, Irunlarrea kaleko galtzadan barna joanen da bidegorria, Barañaingo etorbidearekin bat egin arte. Desbideratze txiki bat baino ez du izanen, Vianako Printzea Kontsultetako Zentroko eta Bideko Ama Birjina ospitaleko sarbideen parez pare dagoen Iruñerriko hiri-autobusen geraleku aurreratua atzealdetik zeharkatzeko. Bidegorri horrek eta Barañaingo etorbidekoak ezkerraldeko oinezkoen pasabidean eginen dute bat. 

Bidegorriaren ibilbidearen zati bat galtzadan barna doa, batez ere Barañaingo etorbidearen eta Viñaburu Botikariaren kalearen artean. Duela hilabete batzuetatik hona zirkulazioa mugatua du tarte horrek, eta erreiek gehiegizko zabalera dute bertan; horrenbestez, ez da beharrezkoa izanen zirkulaziorako erreiren bat kentzea. Lanak bukatu eta gero, eraikitako bidegorriaz gain, gutxienez hiru metroko zabalera izanen dute zirkulaziorako erreiek
 

¿Te ha sido útil esta página?