Iruñera dator berriz ere munduko puzzlerik ezagunena ordenatzeko erronka: Ernő Rubik hungariarraren kuboa

Iruñera dator berriz ere munduko puzzlerik ezagunena ordenatzeko erronka: Ernő Rubik hungariarraren kuboa
Txapelketa ofiziala ez den arren, arau ofizialak jarraituko ditu; horrenbestez, txapelketa hauetan hasten direnek esperientzia hartzeko aukera bat da

 

 

Urriaren 2an, larunbatarekin, Gaztediaren Etxean Iruña Open 2021 eginen da, 2017tik Iruñean ospatzen den Rubiken kuboak ebazteko txapelketa. Txapelketarako prestakuntza gisa, urriaren 1ean, ostiralarekin, 18:00etan Espainiako Rubik jokalaririk onenetariko batzuk doako hastapen-lantegi bat emanen dute 12 eta 30 urte bitartekoendako.

Oraingoan, 5 modalitate eta 30 parte-hartzaile egonen dira, ofiziala izanen ez den txapelketa batean, Rubiken Kuboaren Munduko Elkarteak topaketak mugatu baititu pandemiaren ondorioz indarrean dauden osasun neurriengatik. Hala ere, Iruñean eginen den txapelketan lehiaketa ofizialen prozedura formal guztiak beteko dira, beraz aukera ona izan daiteke buruhausgarri horren ebazpen azkarrean hasten ari direnendako, onenekin neurtzeko txapelketa “handien” baldintza berberetan.

Irailaren 13an, astelehenarekin, zabalduko da epea Iruña Open 2021 txapelketan izena emateko, eta 13:00etatik aurrera egiten ahalko da https://www.speedcubingspain.org/ webgunean. Lantegian irailaren 27tik aurrera, astelehenarekin, ematen ahalko da izena, aurrez aurre Gaztediaren Etxean edo 948 23 35 12 telefonora deituta. Saioan 20 toki egonen dira, eta izen-ematearen hurrenkeran esleituko dira.

Txapelketak Espainiako Speedcubing Elkartearen (AES) laguntza du, eta aurreikusita dago 3x3 kategoria irabazten duenak irabazle absolutuaren txapela jasotzea eta kategoria bakoitzeko podiumetan hiru onenei domina eta diploma bana ematea. Gainera, lehiakide guztiek poster bat jasoko dute edizio honen oroigarri gisa.

Iruña Open txapelketa urriaren 2an, larunbatarekin, eginen da, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Gaztediaren Etxean txapelketarako 10 mahai egonen dira, eta kuboak nahasteko eremu bat, denak posizio berean uzteko, lehiakideek deseraikitze puntu beretik has daitezen lehiatzen.

Iruña Open 2021eko lehiaketako kategoriak

  • 3x3 kuboa: Kategoriarik gorena da, 26 pegatina dituen Rubiken kubo klasikoarekin beste hainbeste kubo txikietan. Lehen txandan guztiek parte harte hartzen ahalko dute, eta 8 onenak pasako dira egunaren bukaeran ospatuko den final handira. Kategoria honetako irabazlea joko da txapelketako txapelduntzat, eta sari berezia eskuratuko du.
  • 2x2 kuboa: Kubo guztietan txikiena da, kubo klasikoa baino apur bat errazagoa, eta parte-hartzaile azkarrenek segundo gutxitan ebatz dezakete.
  • 4x4 kuboa: Apur bat zailagoa da; guztira 50 pegatina baino gehiago ditu.
  • Skewb: Kubo klasikoan ez bezala, ertzak dira ardatz, erdiko piezen ordez.
  • Square-1: Ebatzirik dagoenean kubo forma duen arren, ardatz zeiharra duenez deformatu egiten da, eta horrek zaildu egiten du ebazpena.
¿Te ha sido útil esta página?