
Iruñeak 2.500 deskontu-bonu eskainiko ditu ostiral honetatik aurrera, Iruñeko gazteei kulturara sarbidea errazteko. Bonuak Iruñeko zinema- eta antzerki-saioetarako eta Diego de Haro Nafarroako liburu-saltzaileen Elkarteko kide diren liburu-dendetarako dira, eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteen eskura jarri dira dagoeneko. Bonuak Zangoza kalean dagoen Gaztediaren Etxera bertaratuta erosten dira, NANa aurkeztuta, eta guztiak agortu arte. Gehienez ere edozein modalitatetako hiru bonu eskura daitezke pertsonako.
Mikel Armendáriz Barnechea Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotziak eta Carlos Andrés Uranga alorreko zuzendariak ostiral honetan aurkeztu dute Iruña Gaztea Kultura Bonua. Bonuak eskuragarri daude dagoeneko, honako ordutegietan: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.
Bonuak 2024ko abenduaren 31ra arte trukatu ahal izanen dira, zineman izan ezik, trukatzeko azken eguna abenduaren 15a izanen baita. Agortzen ez badira, Iruñean erroldatuta ez dauden gazteei irekiko zaie aukera, urriaren 25etik aurrera. Deskontu hauek ezin dira metatu, ez bata bestearekin, ez beste eskaintza edo promozio batzuekin. Deskontu-bonua ekitaldiaren edo produktuaren kostua baino handiagoa bada, ez da inolaz ere aldea itzuliko; gainerako saldoa ez da saldo gisa geratuko beste produktu edo ekitaldi batzuetan trukatzeko, salbu eta Gayarre antzokiko bonuaren kasuan.
Behin bonuak erosita, zuzenean trukatzen dira kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan. Kanpainarekin bat egin duten zinema-aretoak Golem Baiona eta Golem Yamaguchi dira, eta bertan trukatu ahal izanen dira bonuko 4 euroko deskontua izanen duten 1.000 bonuak. Antzerkiari dagokionez, 10 euroko deskontuko 500 bonu jarriko dira Gayarre Antzokirako, eta 7 euroko deskontuko beste 500 Nafarroako Antzerki Eskolarako.
Liburu-dendek ere parte hartzen dute Iruña Gaztea Kultura Bonuan, 7 euroko deskontuko 500 bonurekin, baina bonu horiek badute berezitasun bat: ez dute balioko eskola-materialerako, ezta testuliburuetarako ere. Honako hauek dira establezimenduak: Arcos, Arista, Chundarata, Elkar Comedias, Elkar Leyre, Karrikiri, Katakrak, Muga, Nerea eta Troa.
IRUÑA GAZTEA KULTURA BONUA
- ESTABLEZIMENDUAK
- Zinemak: Golem Baiona eta Golem Yamaguchi 1.000 bonu. Deskontua: 4 euro
- Gayarre antzokia: 500 bonu. Deskontua: 10 euro
- Nafarroako Antzerki Eskola: 500 bonu. Deskontua: 7 euro
- Liburu-dendak: Arcos, Arista, Chundarata, Elkar Comedias, Elkar Leyre, Karrikiri, Katakrak, Muga, Nerea eta Troa. 500 bonu. Deskontua: 7 € (Ez du balio ez eskolako materiala erosteko, ezta testuliburuak erosteko ere)
- Zinemak: Golem Baiona eta Golem Yamaguchi 1.000 bonu. Deskontua: 4 euro
- BALDINTZAK
- Bonuak eskuratzeko epea: 2024/10/18 – 2024/12/31 edo agortu arte
- Iruñeko 14 eta 30 urte arteko gazteentzat. 2024/10/25etik aurrera, soberan gelditu diren bonuak
- 2024/12/31 arte trukatzen ahal dira. Zinemakoak izan ezik, 2024/12/15ean amaituko baita
- 3 bonu pertsonako, gehienez ere. Kategoria berekoak edo kategoria desberdinetakoak izan daitezke.
- Deskontu hauek ezin dira metatu, ez bata bestearekin, ez beste eskaintza edo promozio batzuekin.
- Bonuak eskuratzeko epea: 2024/10/18 – 2024/12/31 edo agortu arte
- NOLA ESKURATU BONUAK
- Bertara joan eta NANa aurkeztuta
- Tokia: Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea 30)
- Argibideak: 948 233 512 telefonoan
- Bertara joan eta NANa aurkeztuta
- BONUAK ESKURATZEKO ORDUTEGIAK
- Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 14:00 eta 16:00 – 21:00
- Larunbatetan: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00
- Igandeetan: 10:00 – 14:00
- Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 14:00 eta 16:00 – 21:00