Iruñeko Udaltzaingoak zerbitzu goraipagarrien 2 plaka eta 8 domina, 18 jendaurreko esker on eta herritarren 13 aintzatespen banatu ditu

Iruñeko Udaltzaingoak zerbitzu goraipagarrien 2 plaka eta 8 domina, 18 jendaurreko esker on eta herritarren 13 aintzatespen banatu ditu
Udaltzaingoak 26.679 esku-hartzetan parte hartu zuen iaz, 2017an baino % 5 gehiagotan, eta eguneko batezbestekoa 73 jarduketa dira

Iruñeko Udaltzaingoak gaur eguerdian egin du bere zaindari San Migel Goiaingeruaren ospakizuna, jada ohiko bihurtu den ekitaldi instituzionalean, non dominak eta aitortza publikoak banatzen baitira. Ospakizuna Ziudadelako Arma Aretoan izan da, eta horren bitartez saritu nahi izan da udaltzainek beraiek, beste pertsona batzuek eta erakundeek egindako lana eta emandako zerbitzuak. Guztira zerbitzu goraipagarrien 2 plaka eta 8 domina, 18 jendaurreko esker on eta herritarrendako 13 aintzatespen banatu dira. Halaber, aintzatespena egin zaie azkeneko urtean erretiroa hartu duten 21 udaltzainei.

Enrique Maya Iruñeko alkatea izan da buru ekitaldian, eta harekin batera egon dira Javier Labairu Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Javier Goya Iruñeko udaltzainburua eta Patxi Fernández Herritarren Segurtasuneko zuzendaria. Horiez gain, ekitaldira bertaratu dira Javier Remírez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, José Luis Arasti Gobernuaren ordezkaria Nafarroan, Amparo López Barne zuzendari nagusia, Joaquín Galve Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Esther Erice Nafarroako Probintzia Auzitegiko lehendakaria, José Antonio Sánchez Nafarroako fiskal nagusia eta Carmen Jusué UHUNeko zuzendaria. Honako hauek ere etorri dira: José Santiago Martín Guardia Zibilaren koronel burua Nafarroan, Francisco López Canedo poliziaburu nagusia Nafarroan, Juan Carlos Zapico foruzainburua eta Nafarroako hainbat poliziaburu. Ekitaldia hari-hirukote batek girotu du, Jeremías Clarke, Häendel, Mouret eta Bach musikagileen piezak joz.

Enrique Mayak hitza hartu duenean publikoki adierazi du “Iruñeko hiri osoak babesten eta aintzatesten duela” bere Udaltzaingoa, “inpunitaterik gabeko gunerik egon ez dadin lanean aritzeko” duen konpromisoagatik. Ereduari dagokienez, “hurbileko udaltzaingoaren, auzo guztietan dagoena eta iruindarrentzat eredugarriaren alde” egiten da. Gaur gaurkoz, 383 udaltzainek osatzen dute Iruñeko Udaltzaingoa, eta horien adina, batez beste, 47 urtekoa da. Udaltzaingoaren egitura lau sailetan dago banaturik: Burutzari Laguntzeko Saila (Koordinazioko eta Laguntza Teknikorako Brigadak), Instrukzioko eta Herritarrei Laguntzeko Saila (Plangintzako eta Bide Segurtasuneko Brigadak), Zirkulazio Saila (Salaketa eta Ikerketa Brigadak) eta Herritarren Segurtasuneko Saila (Hurbiltasuneko eta Prebentzioko Brigadak); azken horretan dago udaltzain gehien, 237, alegia.

Iaz, CECOP Ekintzako Koordinatzeko Zentroan 120.000 telefono-deitik gora jaso ziren, eta horietako 26.679k polizia-jarduketak eragin zituzten, hots, 2017an baino % 5 gehiagok. Hortaz, eguneko 73 jarduketa egin ziren, batez beste. Hona hemen beste datu batzuk: 2.753 zirkulazio-istriputan eman zen laguntza, horietako 154 harrapaketak izan zirelarik; elkarbizitza-arazoak direla-eta 4.254 esku-hartze egin ziren; 2.894, nolabaiteko laguntza behar zuten pertsonak artatzeko, eta zirkulazioa kudeatzeko 6.912 jarduketa, horietako asko kirol- zein aisia-ekitaldiei loturik. Horrez gain, epaileen esku jarri ziren 980 lagun, delituen ustezko egile zirelakoan; kopuru hori iazkoa baino % 16 gehiago da.

Zerbitzu goraipagarrien plakak eta dominak

Udaltzainburuak proposatuta, Iruñeko Udalak lehen aldiz eta aparteko moduan eman die zerbitzu goraipagarrien plaka bana jada erretiratuta dauden bi inspektoreri, beren lan-ibilbideagatik ongi merezi baitute tankera honetako aintzatespen handia. José Javier Orzaiz Ansó eta Luis Miguel Goñi Sos izan dira aintzatetsiak. Bi-biak 1983an sartu ziren Udaltzaingoan, eta askotariko zereginetan aritu dira kidegoan 35 urte baino gehiagoan.

Bestetik, zerbitzu goraipagarrien 8 domina banatu dira, 3 Iruñeko udaltzainei eta 5 Estatuko beste segurtasun-indar, -kidego eta polizietako kideei. Iruñeko Udaltzaingoko Jon Echanove Camiñak, Iñigo Labeaga Aquerretak eta Félix Villabona Iraizozek jaso dituzte dominak, eta gainerako kidegoetako hauek: Rubén Muñoz Garrido, Badajozko udaltzainburua; Ángel Fernández Goñi, Foruzaingoko komisario nagusia; Juan Manuel Maroto Valer, Zaragozako Udaltzaingoko intendente nagusia; Jesús López Palafox, Guardia Zibilaren komandantea Nafarroan, eta David González Moreno Polizia Kidego Nazionaleko inspektoreburua.

 

Policía Municipal


Jendaurreko esker onak eta aitortza publikoak

Jendaurreko esker onei dagokienez, 18 banatu dira Iruñeko Udaltzaingoko eta beste polizietako 18 kideen artean. Zehazki, Iruñeko udaltzain hauei eman zaie jendaurreko esker ona: Víctor Gomez Costalago, Pablo Balda Belzunegui, Juan Armiño Barea, Raúl Pérez de Obanos Sala, Jorge Cizur Gironés, Jesús Alberto Blanco González, Ángel Romero Varas, Iosu Olivares Apezteguia, Carlos López Muñoz, Miguel Ángel Armendáriz Murillo, Santiago López Odriozola, Miguel Duque Rodríguez, Javier Lizarrondo Razquin eta Enrique Sobrino Martínez. Eta beste kidegoetako hauei: Xabier Martínez Urroz Zizur Nagusiko udaltzainburuari, Francisco Javier Alonso Santamaría Bilboko udaltzainari, Josu Arroyo Arrosagarai foruzainari eta José Conde Pazos guardia zibilari.

Azkenik, herritarren aitortza publikoak ere egin dira, hainbat esparrutatik Udaltzaingoarekin elkarlanean aritzen diren pertsonei baita pertsona anonimoei ere, beren jarduketa eta ekintza nabarmenengatik. Aitortza egin zaie honako hauei: Ramón Arbizu Torrero, Teresa Ezponda Igea, Bernardo Fernández Marín, Héctor Ignacio León García eta Oihane Argia Martínez Oroz. Eta pertsona hauek egindako lana ere goraipatu da: María Luisa Corbacho Simón, Iruñeko Familiako eta Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko Magistratua; Carlos Eguizábal Villanueva, Iruñeko Udaleko Osasun Alorreko idazkari teknikoa; Fermín Bacaicoa Barno, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko idazkari teknikoa; María Beperet Redín eta Encarnación Ochoa Ochoa funtzionarioak; David Iriarte Aguirre, San Juan de Dios Ospitaleko Giza Baliabideetako zuzendaria; Luis Miguel Tranche García, EULEN enpresako arduraduna, eta Pedro de Miguel Olalla, Iruñeko Udaleko Gizarte Enplegu Babestuko Soldadurako Lantegiko arduraduna.

San Migel Goiaingeruaren ospakizunaren bidez Iruñeko Udaltzaingoak aintzatetsi eta eskertzen du haren kide izan direnen lana. Horregatik, hain zuzen, azken urtean erretiratutako udaltzainak gogora ekarri eta omentzen ditu. Aurten, 21 udaltzain hauek hartu dute erretiroa: Francisco Muñoz Bosques, Eduardo Casajús Mateo, Jesús Zuza Viniegra, Jesús Ganuza Armendáriz, Pedro García Gila, Luis Miguel Goñi Sos, José Javier Goyeneche Haro, José Ángel Legasa Barberena, Francisco Javier Moreno Ochoa, José Javier Orduna Pérez, José Javier Orzaiz Ansó, Carmelo Otano Urra, Jesús Enrique Pérez Beorlegui, Carmelo Pérez de Zabalza Vilella, Fernando Plano Izaguirre, Pedro Luis Ros Vivanco, Antonio Domingo Salinas Ramos, Javier Santiago Bueno, Enrique Sobrino Martínez, Francisco Grande Peña eta Miguel Valor Pineda.