Iruñeko Udaltzaingoak 54 grabazio-betaurreko konfiskatu ditu entzierroaren ibilbidean jaiak hasi direnetik

Iruñeko Udaltzaingoak 54 grabazio-betaurreko konfiskatu ditu entzierroaren ibilbidean jaiak hasi direnetik
Udaltzaingoak hiru pertsona salatu ditu jaietan, entzierroaren ordenantza ez betetzeagatik
Encierro

 

Iruñeko Udaltzaingoak 54 grabazio-betaurreko konfiskatu ditu entzierroaren ibilbidean sanferminen hasieratik, ekitaldia arautzen duen ordenantza ez betetzeagatik. Aurreko urteetan, grabatzeko telefono mugikor batekin korrika egiten zuten pertsonak agertzen ziren normalean, baina sanferminetan gailuak sofistikatu egin dira eta zailagoa da horiek hautematea. Udaltzaingoak eta Iruñeko Udalak gogorarazi dute baimenik gabe grabatzea debekatuta dagoela gaur egun ere.

Entzierroaren Ordenantzak hauxe jasotzen du 11. artikuluan: “Erabat debekatzen dira, eta segurtasun-indar eta -kidegoek salatuko dituzte, honako jokabide hauek: irudiak edo soinua grabatzeko edozein euskarri erabiltzea, telefonia mugikorreko gailuak barne, ibilbidean edo erreserbatutako hesietan, horretarako baimenik izan gabe”. Araudiak arau-hauste astuntzat jotzen ditu jokabide horiek, eta Nafarroako ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen arabera, 601 eurotik 6.000 eurora bitarteko zehapena ezarri behar zaie. 

Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egindako bileran ezagutu du sanfermin hauetan oraingoz hiru salaketa jarri direla Entzierroaren Ordenantza ez betetzeagatik. Joan den uztailaren 9an, bi pertsonak zigorra jaso zuten, horietako bat zezenak ukitzeagatik edo haien arreta erakartzeagatik, eta bestea entzierroa ikusteko ur-zorroten batera igotzeagatik; horrela, beren burua eta korrika ari zirenak arriskuan jarri zuten. Gaur goizean bertan, hirugarren pertsona bat salatu dute, telefono mugikorrarekin grabazioak egiten ari zela entzierroan parte hartzeagatik.

¿Te ha sido útil esta página?