Luis Martínez Gómiz eta Leire Larrarte Gil, poesian, eta Eneko Vélez de Mendizábal eta Moises Grijalba San Julia narrazioan dira irabazleak, hurrenez hurren, Udalak 14tik 16 urte bitarteko gazteei eta 17tik 18 urte bitartekoei zuzenduta urtero deitzen duen lehiaketako gaztelaniazko literatura-kategorietan. Kategoria eta adin-tarte berdinetan, euskarazko modalitatean, sarituak izan dira Javier Ruiz Erice eta Ainhoa Andueza San Miguel (poesia) eta Mikele López de la Hoz eta Maddalen Ibarra San Martín (narrazioak) gazteak. Guztiek 300 euroko saria jaso dute, eta haien lanak digitalki argitaratuko dituzte.
Bi kasutan, irabazleek sari bat baino gehiago jaso dute. López de la Hozek eta Ibarra San Martínek lehen saria irabazi dute euskarazko narrazioen kategorian, eta euskarazko poesia-lanen bigarren saria ere jaso dute. Halaber, Maddalen Ibarrak gaztelaniazko poesia-lanen bigarren saria ere jaso du.
Guztira 120 lan (50 olerki eta 70 narrazio labur) aurkeztu dituzte lehiaketaren XXX. ediziora; aurten, COVID-19ari aurre egiteko osasun-neurrien ondorioz ezarritako derrigorrezko konfinamendu-hilabeteetan egin zen, izan ere, lehiaketa martxoaren 4an aurkeztu zuten. Konfinamendu-aldian aurkezteko modua –on line soilik– eta epea –luzatu egin zen– aldatu ziren. Udalak 1990ean sortu zuen lehiaketaren hogeita hamargarren urteurrena oso berezia izan da. Hala ere, Udalak ahalegin handia egin du lehiaketa bertan behera ez uzteko, eta horrek lotura du lehiaketaren jatorria izan zen ideiarekin, alegia, Administrazio publikoek irakurketa, idazmena eta sormena babestu eta bultzatu behar dituztela.
Egia esan, 30 gazte saritu dituzte, literatura-kategoria eta adin-tarte bakoitzean hiru sari eman baitira; horrez gain, epaimahaiak, libreki, zenbait accesit eman ditu. Bigarren sariek 200 euro jo dituzte, eta hirugarrenek, 150 euro. Accesit bakoitzak 100 euroko saria du. 120 lanetatik, 99 gaztelaniaz aurkeztu dituzte, eta 21, euskaraz.
Saritutako egile guztien lanak pdf formatuan gordeko dituzte www.letrajoven.com (gaztelaniaz) eta www.letragaztea.com (euskaraz) webguneetan. Espazio horiek berariaz diseinatu dituzte ordenagailuz nahiz gailu mugikor bidez intuitiboki eskuratu ahal izateko. Lanak inprimatu eta deskargatzeko aukera izanen da, norbaitek erabili nahi izanez gero, ikasgeletan, adibidez. Hala, Iruñeko Udalak gazteek sortutako literaturaren biltegi bat izanen du, zeina 2019an abiatu baitzen. Iaz, Iruñeko Udalak guztira 133 lan jaso zituen, horietako % 64, 14 eta 16 urte bitarteko egileenak. Aurtengo edizioan, 14 eta 16 urte bitartekoek egindako lanak guztizkoaren % 57,5 izan dira (69 lan).
Iruñeko Udalaren Gazteendako XXX. Literatura Lehiaketako saridunak
GAZTELANIA
POESIA modalitatean saridunak, 14tik 16 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
I can’t breath! |
Luis Martínez Gómiz |
Bigarren saria: |
Romance pamplonés |
Josu Lecea Casajús |
Hirugarren saria: |
Poema a Palestina |
Nerea Metaxas Chocarro |
Lehen accesita: |
Colores |
Aitor Fernández Asiáin |
Bigarren accesita |
Partido de pelota a mano |
Jon Lecea Casajús |
POESIA modalitatean saridunak, 17tik 18 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
Al fulgor de las velas |
Leire Larrarte Gil |
Bigarren saria: |
Empacadora |
Maddalen Ibarra San Martín |
Hirugarren saria: |
Matemáticas |
Víctor Jon Claramunt Oregui |
Lehen accesita: |
Sin ruta |
Alba Díaz Cano |
Bigarren accesita |
Cielo |
Iván Sánchez Marañón |
NARRAZIO modalitatean saridunak, 14tik 16 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
Mar de promesas rotas |
Eneko Vélez de Mendizábal Huerta |
Bigarren saria: |
Solo dos semanillas |
Martín Sánchez Zaragüeta |
Hirugarren saria: |
Operación despedida |
Jon Etxalar Lazkanotegui |
Lehen accesita: |
Prestonpans |
Isabel Redín Díez |
Bigarren accesita |
Cartas en la batalla del Somme |
Raquel Orbaiceta Arizala |
NARRAZIO modalitatean saridunak, 17tik 18 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
Historia de un asesino |
Moisés Grijalba San Julián |
Bigarren saria: |
Numen |
Odei Tarragona Rebollo |
Hirugarren saria: |
Abuela |
Juan Turiel Miranda |
Lehen accesita: |
Como una ola en el mar |
Carlos Soria Elizalde |
Bigarren accesita: |
Libros en peligro |
Massil Allache de Esteban |
EUSKARA
POESIA modalitatean saridunak, 14tik 16 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
Trapuzko panpina |
Javier Ruiz Erice |
Bigarren saria: |
Izenik gabeko sentimendua |
Mikele López de la Hoz |
POESIA modalitatean saridunak, 17tik 18 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
Azalaren itzala |
Ainhoa Andueza San Miguel |
Bigarren saria: |
Umezurtz |
Maddalen Ibarra San Martín |
NARRAZIO modalitatean saridunak, 14tik 16 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
2:58 |
Mikele López de la Hoz |
Bigarren saria: |
Aita |
Jon Etxalar Lazkanotegi |
Hirugarren saria: |
Iraultza gurea da |
Aiora Landa Arrollo |
NARRAZIO modalitatean saridunak, 17tik 18 urtera bitarteko kategorian:
|
Izenburua |
Egilea |
Lehen saria |
Arratsalde parteko itzulia |
Maddalen Ibarra San Martín |
Bigarren saria: |
Garota de Ipanema |
Ixone Barandiaran Gallego |
Hirugarren saria: |
Eguzki berritan |
Irantzu Olariaga Zubizarreta |