Iruñeko Udaleko ordezkaritza batek arte garaikideko hainbat azoka bisitatu ditu Madrilen, besteak beste, ARCO, Art Madrid, Just Madrid eta Hybrid Art Fair

Iruñeko Udaleko ordezkaritza batek arte garaikideko hainbat azoka bisitatu ditu Madrilen, besteak beste, ARCO, Art Madrid, Just Madrid eta Hybrid Art Fair
Udal ordezkariak urriaren 3tik 13ra bitartean eginen diren 2024ko Iruñeko Topaketen aurkezpenean izanen dira larunbatean

Arco

Iruñeko Udala Madrilera joanen da aste honetan, arte garaikidearekin lotutako hainbat jardueratan parte hartzera. Ostegunean, Maider Beloqui Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak ARCOmadrid nazioarteko azoka bisitatuko du, Iñigo Gómez Alorreko zuzendariarekin eta Javier Manzanos Arte Plastikoetako teknikariarekin batera. Arte garaikidearen merkatuko plataforma nagusietako bat da ARCOmadrid, eta aurten 43. edizioa eginen du hiriburuko IFEMA erakustazokan, Karibe itsasoa ardatz dela.

Egonaldia baliatuz, ordezkaritzak Art Madrid '24 azoka (Cibeles Jauregiko Kristalezko Galeria), JustMad 2024 azoka (Neptuno Jauregia) eta Hybrid Art Fair  nazioarteko ekitaldia ere bisitatuko ditu. Azken horrek ekimen independenteei eta galeria gazteei ikusarazteko aukera ematen die. Gainera, larunbatean, 12:00etan, aurten urriaren 3tik 13ra eginen den 2024ko Iruñeko Topaketen aurkezpenera joanen da Udala. 

Bidaiak kultura garaikideari lotutako beste esperientzia batzuk bertatik bertara ezagutzea du xede, hala nola Matadero, La Casa Encendida, Conde Duque, Carasso Fundazioa, Arte Ederren Zirkulua edo Casa Velázquez. Testuinguru hori Ziudadelan Hiriartea kultura garaikideko zentroaren proiektua bultzatzeko erabiliko da, eskualdeko eta estatuko beste eragile batzuekin lankidetzan.

¿Te ha sido útil esta página?