Iruñeko Udaleko jendaurreko arreta bulegoen eta aurrez aurreko erregistroen urteko egutegia argitaratu da

Iruñeko Udaleko jendaurreko arreta bulegoen eta aurrez aurreko erregistroen urteko egutegia argitaratu da

Iruñeko Udaleko jendaurreko arreta bulegoetako eta aurrez aurreko erregistroetako indarreko urteko egutegia argitaratu da NAOn, zeina Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaritzaren ebazpen baten ondorioz erabaki baitzen. Hori horrela, eta herritarrendako arretari begira, uda baino lehen 2018ko honako egun hauek hartuko dira jaieguntzat: Urteberri eguna, Errege Magoen eguna, Ostegun eta Ostiral Santuak eta Pazko Astelehena, eta Langileen Eguna, maiatzaren 1ean. Gainera, bulegoak itxita egongo dira uztailaren 6tik 15era, jaiegunak eta asteburuak direla medio. Abuztuaren 15a ere jaieguna izango da. Uda ostean, jendaurreko arreta bulegoek eta erregistroek ez dituzte haien ateak irekiko urriaren 12an, Santu Guztien Egunean, San Saturnino egunean eta abendu hasierako jaiegunetan: 3, 6 eta 8an. Abenduaren 25a ere jaieguna izango da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea indarrean denetik, 30. artikuluaren arabera, "Betiere legez edo Europar Batasuneko Zuzenbidean beste zenbaketarik aditzera eman ezean, epeak egunetan adierazten direnean, horiek egun balioduntzat joko dira, eta ez dira zenbatuko larunbatak, igandeak eta jaiegun izendatutakoak". Hori horrela, bulego eta erregistroak itxita egongo dira baita ere larunbat eta igandeetan, nahiz eta Iruñeko Udalak erregistro elektroniko bat mantentzen duen, asteko egun guztietan zabalik, 24 orduz, www.pamplona.es webgunearen bidez.

Udal-erregistroak: 57.000 sarrera 2017an

Horretaz gain, Udalak aurrez aurreko sei erregistro ditu: Erregistro Orokorra, Kondestablearen jauregian, eta bost erregistro osagarri Eslava kaleko 1ean (Luna etxea. Hiria Birgaitzeko Bulegoa), Zapatería kaleko 40an (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra), Descalzos kaleko 72an (Kultura eta Hezkuntzako Alorra), Iratxeko Monasterioaren kaleko 2an (Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra), eta Armada etorbidearen 2ko 5. solairuan (Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra). Ebazpenaren arabera, erregistroak herritarrei zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Udal-erregistroek jasotzen dituzte herritarrek eskura ematen dituzten idazki eta agiriak zein posta bidez heltzen direnak, eta haien sarrera balioesten dute (interesdunari eskabideen kopia baliozkotua ematen zaio, edo, behar denean, horren baliokide den jaso izanaren agiria). Horrez gain, agiri pribatuen kopiak kautotu eta agiri publikoak konpultsatzen dituzte, baldin eta kopia horiek eraginkor izan behar badute Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen aurrean tramitatzen diren prozeduretan.

Erregistroko ia 57.000 sarreretatik % 27 (hots, 15.140) Erregistro Orokorrean tramitatu ziren, bai aurrez aurre, bai posta elektronikoz edo beste bide batzuen bidez. % 11, 6.413, erregistro elektronikoaren bidez egin ziren. Gainontzeko izapideak, 35.337, % 62, bost erregistro osagarrietakoren baten bidez egin ziren.

Documentos adjuntos

Fitxategi