
Iruñeko Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoak aurrez aurreko 38.360 hitzordu erregistratu zituen iaz, aurreko urtekoaren antzeko kopurua. Hitzordu horietatik, 35.617 erroldari lotutako arretak izan ziren, eta 2.743, erregistroari lotutakoak. Erregistro-kopurua pixka bat igo zen (% 4). Hala jasotzen du Udal Gerentziako Alorrak egindako 2023ko aurrez aurreko arretaren memoriak.
Agirian, halaber, herritarrek udal-egoitzetan arreta jasotzeko itxoin behar izan duten denbora jasotzen da. Kondestable jauregian dagoen bulegoan batez beste itxaron beharreko denbora hiru minutu eta hogeita hamasei segundokoa izan zen, aurreko urtekoa baino handiagoa, batez ere azken hiruhilekoan. Igoera horren arrazoia da eguneko hitzorduen kopurua handitu egin zela, egunetan itxaron beharreko denbora murriztu ahal izateko. Bulegoak hamar minutu baino gutxiagoan artatu zituen herritarrak Kondestablen, kasuen % 89,5ean.
Erroldari dagokionez, 70.816 ziurtagiri eman ziren, eta 13.652 alta eman ziren erroldan, 10.729 helbide-aldaketa, atzerritarren 3.752 berritze edo berrespen, eta 2.663 eskabide egin ziren ibilgailuen helbidea aldatzeko. Bulegoak telematikoki eskatutako 3.622 alta edo helbide-aldaketa ere kudeatu zituen erroldan (iaz baino % 18 gehiago), bai eta errolda-bulegorako 1.256 erregistro ere. Hitzordu bakar batean hainbat izapide egiten ahal dira.
Erregistro Orokorreko datuetan, berriz, 106.655 sarrera jaso dira: aurrez aurreko 40.178 erregistro, 63.369 erregistro elektroniko eta posta bidezko 3.633 erregistro. Nabarmentzekoa da erregistro elektronikoak % 20 igo direla azken bi urteetan.
Iruñeko Udaleko Herritarrendako Arreta Zerbitzuak hiru bidetatik erantzuten die herritarren eskaerei: aurrez aurre, Kondestableko Herritarrendako Arreta Bulegoan; telefonoz, 010 telefonoaren bidez; eta telematikoki, http://www.pamplona.es/eu webgunearen bidez, zeinak hirirako interesgarria den informazio guztia jasotzen baitu.
AURREZ AURREKO ARRETA (2023)
- Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa
- Kondestablearen jauregia (Kale Nagusia 2)
| ARRETA JASO DUTEN HERRITARRAK | 2023 | 2022 | 2021 | 2020 |
| Errolda | 35.617 | 35.477 | 30.222 | 25.114 |
| Erregistroa | 2.743 | 2.636 | 2.375 | 2.637 |
| Artatutako hitzorduak | 38.360 | 38.113 | 32.597 | 27.751 |