Iruñeko Udaleko Animaliak Hartzeko Zentroa Unibertsitate Konplutentsearekin elkarlanean ari da maskoten eta koronobirusaren inguruko ikerketa epidemiologikoan

Iruñeko Udaleko Animaliak Hartzeko Zentroa Unibertsitate Konplutentsearekin elkarlanean ari da maskoten eta koronobirusaren inguruko ikerketa epidemiologikoan
Une honetan adoptatzeko 40 animalia inguru dituen zerbitzu horren beste alderdi bat da, ez horren ezaguna

Iruñeko Udaleko Animaliak Hartzeko Zentroa (Unibertsitateko errepidea, Azpilagañako txakurrendako eremuaren parean) osasun publikoko udal-baliabidea da; bertan albaitariek eta lakiolariek hiri-animalien osasun onaren alde lan egiten dute eta horiek izan ditzaketen gaixotasunak herritarrengan eraginik izan ez dezaten.

Baina, baliabide oso espezializatua denez, horren ezagunak ez diren lan batzuk egiten ditu. Une honetan AHZ elkarlanean ari da COVID-19aren inguruko ikerketa epidemiologiko batean; ikerketaren buru Madrilgo Unibertsitate Konplutensea da, Carlos III Osasun Insititutuaren ekimenez. Ikertu nahi da gizakien eta animalien artean koronabirusak izan dezakeen eragina eta transmisio gurutzatua. Iruñetik bidaltzen ari dira laborategiko lehen laginak – seruma, odola, ilea eta sudur-faringeetako isipu-belarrak–. Horiek txakur eta katu esanguratsuenak dira, bai jatorri ezezaguna duten animalienak, bai COVID-19ko gaixoekin harremanetan egon diren maskotenak. Animaliak zentroak berak aukeratzen ditu eta laginak dagokien anamnesiaz (miaketa fisikoa edo analisi osagarria bezalako metodoak erabiliz bildutako informazioa) laguntzen dira, ikerketak eskatutako profila duten kasuetan.

Beste adibide bat: unibertsitate berarekin AHZk parte hartzen du katuen “Serumteka” bat sortzeko, espezie horretan ezagunak diren gaixotasunen serum-laginen bankua.

Ikerketetan laguntzeaz gain, zentroa informazioa zabaltzeko gunea da, bai espezializatutako ikastaro unibertsitarioetan prestatzaile moduan parte hartuz Udal Albaitarien Elkarte nazionalaren bitartez (AVEM), bai herritarrei aholkuak eta jarraibideak zuzenean emanez. Une hauetan,adibidez, haren webgunean eguneratuta biltzen dira Espainiako Gobernuak maskoten eta koronabirusaren inguruan emandako gomendioak.

¿Te ha sido útil esta página?