Iruñeko Udalbatzako ordezkaritza bat Baionako jaietara joanen da igandean

Iruñeko Udalbatzako ordezkaritza bat Baionako jaietara joanen da igandean
Cristina Ibarrola hiriko alkatea izanen da Nafarroaren Eguneko ekitaldietan parte hartuko duen ordezkaritzaren buru

foto

Iruñeko alkatea, Cristina Ibarrola, Baionako festetan izanen da datorren igandean, uztailaren 30ean, Iruñeko Udalaren ordezkaritzaren buru. Jai-egunak direla eta urtero egin ohi da bisita, Baionako hiriak gonbidatuta. UPN, EH Bildu eta PSN taldeetako zinegotziek parte hartuko dute ordezkaritzan. 1960az geroztik daude senidetuta bi hiriak. 

Eguneko egitaraua goizeko hamarretan hasiko da, Baionako Udalak Iruñeko segizioari eginen dion ongietorriarekin. 10:30ean meza izanen da Saint-André elizan. 12:30ean desfilea eginen da tenplu horretatik hiri senidearen udaletxeraino, eta 13:30ean bazkari ofiziala zerbitzatuko da bertan. Iruñeko ordezkaritzak 18:00ak aldera agur esanen dio Baionari, Iruñera itzultzeko.

Iruñeak eta Baionak 1960ko ekainaren 19an sinatu zuten elkarren arteko adiskidetasuna, eta bi udalbatzek herriko festetan elkar gonbidatzeko ohitura dute. Senidetze horren ondoren, Nafarroako hiriburua beste hiru hirirekin senidetu da: Yamaguchi (Japonia) 1980an, Paderborn (Alemania) 1992an eta Iruña (Kolonbia) 2001ean, eta horiekin ere adiskidetasun eta lankidetza-harremanak mantentzen ditu. Kasu guztietan, adiskidetasun-akordioek herritarrak hurbiltzeko bide izan nahi dute, eta hori ikasleen arteko trukeen, bisita ofizialen, kultura-topaketen eta merkatu bateratuen sustapenaren bidez lortzen da.
 

¿Te ha sido útil esta página?