Iruñeko Udalaren kirol-instalazioak eremu seguruak bilakatuko dira airea arazteko 68 garbigailu germizidaren instalazioari esker

Iruñeko Udalaren kirol-instalazioak eremu seguruak bilakatuko dira airea arazteko 68 garbigailu germizidaren instalazioari esker
Sistema honek, nafar enpresa batek garatuak, aire iragazia garbitzen du birus, germen eta bakterietatik, % 96ko proportzioan, arriskurik gabe pertsonentzat
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak hamaika kirol-instalazioetan jarri ditu osotara airea arazteko 68 garbigailu germizida, pertsonekin bateragarriak, bermatzeko COVID-19a ez dela airearen bidez kutsatzen, normalean aireztatze-naturala ez dagoen eta babes-pertsonaleko neurriak lasaitzen diren lekuetan, aldagelak kasu. Aukeratutako sistemak, Jata nafar enpresak garatuak, aire iragaziak duen birus, germen eta bakterien % 96a garbitzen du.

Aparatu horiek zer instalazioetan jarriko diren aukeratzeko, kontuan hartu dira ohiko erabilera-bolumena eta instalazio bakoitzaren ezaugarriak. Horrela, Iruñeak dituen 8 udal-kiroldiegietako bakoitzak (Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, Jose María Iribarren, Arrotxapea, Sanduzelai eta Mendillorriko trinket-kiroldegia) desinfektatzeko sei ekipamendu izanen ditu aldagelen eremuan. Sanduzelai, Lezkairu eta Arrotxapeko futbol-zelaiek, bakoitzak lau aire-garbigailu izanen dituzte, eta barruko eremuetan kokatuko dira ere, normalean erabiltzen dituzten taldeetako kideak elkartzen diren lekuan. Bestalde, Arantzadiko kirolguneak eta Sanduzelaiko kirol-hiriak, bakoitzak 4 ekipamendu izanen dituzte, eta aldageletako eremuetan kokatuko dira baita ere.

Birusaren deuseztatzea bermatzen duen sistema, eta pertsonendako segurua dena

Udalak aukeratutako sistemak, JEGA izenekoak, kapsulatutako UV-C argi ultramorearen ekintza germizida dauka, eta horrek pertsonendako segurua bihurtzen du. Hortaz, airea garbi dezake edozein gunetan norbait dagoen edo jendea joan-etorrian dabilen bitartean. Hori horrela, egokia da aldageletan, kirol-pistetan edota igerilekuetako itxitako eremuetan kokatzeko, non ezin baitira maskarak etengabe erabili.

Gaur egun gizarteak aurre egin behar dion osasun arazoaren konponbide hori Nafarroan garatu da, eta hainbat proba eta ikerketa egin dira eragile zientifiko eta mikrobiologikoen bermea lortzeko, zeinek eraginkortasuna frogatu baitute, airean desinfekzioa bermatuz. Horrela lortzen da zuzenean eragitea birusak, germenak eta bakteriak desuseztatzeko osasun arazoan, ingurumenean eraginik izan gabe.

Tuteran dagoen ‘Jata’ nafar konpainiak 300.000 euro baino gehiago inbertitu ditu proiektu honen garapenean, eta hasiera batez 5.000 ale jarri ditu salgai dagoeneko merkatuan. Airea arazteko garbigailu germizidak ez dira bakarrik kirol instalazioetan kokatuko, helburua da edozein gune itxitan ere erabiltzaileei segurtasuna eta lasaitasuna ematea, bereziki une berean zenbait pertsona elkartzen diren horietan, hala nola osasun zentro, ikastetxe edo dendetan.

 

Aire-garbigailuen banaketa kirol-instalazioetan

  • Arantzadiko Kirolgunea: 4 ekipamendu
  • Sanduzelaiko Kirol-hiria: 4 ekipamendu
  • Arrosadiko kiroldegia: 6 ekipamendu
  • Azpilagañako kiroldegia: 6 ekipamendu
  • Ermitagañako kiroldegia: 6 ekipamendu
  • Ezkaba kiroldegia: 6 ekipamendu
  • José Mª Iribarren kiroldegia: 6 ekipamendu
  • Sanduzelaiko kiroldegia: 6 ekipamendu
  • Mendillorriko trinket-kiroldegia: 6 ekipamendu
  • Arrotxapeko kiroldegia: 6 ekipamendu
  • Arrotxapeko belar artifizialeko zelaia: 4 ekipamendu
  • Lezkairuko belar zelaia: 4 ekipamendu
  • Sanduzelaiko belar zelaia: 4 ekipamendu
¿Te ha sido útil esta página?