Iruñeko Udalaren Gizarte Enplegu Babestuko programa lanean ari da adinekoendako Txoko Berri apartamentuetan, Donibane auzoan. Gaur goizean Herritarren Aferen Batzordeak Tulebrasko Monasterioaren kaleko 3. zenbakiko eraikina bisitatu du; 4 solairu eta tamaina ezberdineko 36 apartamentu ditu, ostatu-arazo larriak dituzten 65 urtetik gorakoendako. Eguneroko zereginak egiteko eta bizitza autonomoa eramateko gai diren adineko pertsonak dira. Baliabide hori Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorrak kudeatzen du.
Udalak, guztira, 144 apartamentu ditu Donibanen, Arrotxapean, Alde Zaharrean, Iturraman eta Milagrosan. Lehen apartamentu-multzoa, Txoko Berri, Donibanen, 1986an abiatu zen. 2001aren amaieran, Arrotxapean beste eraikin bat sortu zen, 32 etxebizitzatakoa. Eskaintza 2005eko azaroan zabaldu zen, Iturraman 42 apartamentu inauguratuz, eta, 2008an, Alde Zaharrean, 9 etxebizitza. Azkenik, 2012an 25 apartamentuko eraikin bat eraiki zen Milagrosan.
Obren Lantaldeak 14 hilabete daramatza apartamentuen birgaitze integrala egiten, eta lan hori apurka-apurka egiten ari da, etxebizitzak hustu edo erabiltzaileak bloke berean okupatuta ez dagoen beste apartamentu batean kokatu ahala. Une honetan, bi osorik birgaitu dira, eta beste bi entregatzeko zain daude, sukaldeko altzariak jartzear, eta bosgarren etxebizitza bat obretan dago. Esku-hartze horietan, banaketa guztiz aldatzen da, pasabide zabalagoak sortuz, eta barneko eta kanpoko arotzeriak, lurzoruak, elektrizitatea eta iturgintza eta sukalde osoa aldatzen dira. Esku-hartze horren ondoren, apartamentu berriak entregatzen dira, honako hauekin: oheburuak eta horma-armairuak logelan, altzariak eta etxetresna elektrikoak sukaldean eta dutxan manpara jarrita.
Baina, horrez gain, ekainean Txoko Berrin unean uneko jarduketa bat hasi zen, non langabeziak bereziki kaltetutako kolektiboetako zazpi pertsonak parte hartzen baitute. Sei hilabete irauten duen programa baten barruan lan egiten dute; programa Nafar Lansarek diruz lagundu eta interes orokorreko eta sozialeko obretarako Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatzen du. Lanpostu bat ematen die obra-arduradun bati, igeltserotzako hiru ofiziali eta hiru peoiri. Kasu honetan, 19 komun eta 7 terraza komunitario birgaitzea eta irisgarritasuna hobetzea da helburua. Seihileko honetan, orain arte osatu dira 8 komun, terraza bat lehen solairuan eta beste bi, bigarrenean.
Esku-hartze horietan, honako lan hauek egiten dira: alikatatu osoa; ontziak, lurzoruak eta barne-banaketa aldatzea baoak sortzeko, baita obra txikiak ere, dutxen irisgarritasuna handitzeko, bi maila kenduta. Halaber, sarrerako ateak aldatzen dira, ate lerraragarriak jartzeko, 62 cm-ko zabaleratik 82 cm-ra igaroz. Terrazetan, zoladura iragazgaiztu eta berritzen da.
Ahalegin horien batuketak areagotu egiten du Iruñeko Udalak hainbat gizarte-talderen gizarte-premiei erantzuteko ematen duen laguntza; izan ere, esku-hartze horiek herritar zaurgarriei laguntzen diete, lan-merkatuan sartzeko arazoak dituzten kolektiboei enplegua eskainiz, eta, aldi berean, haien lanak ostatu-arazoak dituztelako udal-apartamentuetan bizi diren adinekoen bizi-baldintzak hobetzen ditu.