Iruñeko Udalaren Bizieskolak helduei bizikletan ibiltzen ikasteko eta hiriko ibilbideetan konfiantza irabazteko prestakuntza eskainiko die maiatzean

Iruñeko Udalaren Bizieskolak helduei bizikletan ibiltzen ikasteko eta hiriko ibilbideetan konfiantza irabazteko prestakuntza eskainiko die maiatzean
Gaurtik aurrera (astelehena), eta apirilaren 26ra arte, 010 Herritarrendako Arreta Telefonoaren bidez ematen ahalko da izena
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Maiatzean bueltatuko dira Bizieskolako klaseak helduendako. Iruñeko Udalak doako bederatzi ikastaro programatu ditu, maila ezberdinetakoak, 18 urtetik gorakoek bizikletan ibiltzen ikas dezaten eta hirian zehar ibilbideak egiteko konfiantza lor dezaten. Interesdunek izena ematen ahalko dute, apirilaren 22tik (astelehena) 26ra bitarte (ostirala), 010 telefono zenbakira deituta (948 420 100, telefono mugikorretik edo Iruñetik kanpo deituz gero). 

Ikastaroak maiatzaren 6an hasiko dira, eta lau saiotan eginen dira, bakoitza ordu eta erdikoa. Klaseak hileko lehen bi asteetako astelehen eta astearteetan izanen dira, lehentasunez. Hala ere, lehen bi asteetako asteazken eta ostegunetan ere bilduko diren hiru talde programatu dira. Saioak San Pedroko Monasterio Zaharrean eginen dira, Arrotxapean, Ingurumen Hezkuntzako Museoaren patioan.

Bizieskolan, helduendako programazioaren barruan, hiru prestakuntza-maila aurreikusi dira. Hala, hastapeneko 1. maila bat ezarri da, zeinetan bizikletan ibiltzen irakatsiko baita trafikorik gabeko zirkuitu itxi batean. Eskoletan erabiltzaileek hauek ikasiko dituzte: bizikletaren segurtasunari buruzko egiaztapen orokorrak, balaztak kontrolatzea, bizikletatik igo eta jaistea, oreka dinamikoa zuzen ibiltzean, segurtasunez hasi eta gelditzea, bizikleta joan nahi den tokira bideratzea. Kasu horretan, lau talde aurreikusi dira, bakoitza bederatzi pertsonakoa, bi talde goizez eta bi arratsaldez. 

2. maila, trebatzekoa, bizikletan ibiltzen dakiten baina gidatzen kontrol handiagoa lortu nahi duten pertsonendako pentsatuta dago. Erabiltzaileek balaztak, martxak eta distantziak oztopo finko eta mugikorrekin kontrolatzea landuko dute, besteak beste. Eskola hauek ere zirkulaziorako itxita dagoen zirkuitu batean eginen dira, eta larrialdi-geldialdiak, biraketa handiak, norabidea adierazteko esku batekin gidatzea eta lerro zuzenari eusteko baliabideak eskainiko ditu. 1. mailan bezala, 9 pertsonako lau talde eskainiko dira, bi goizez eta bi arratsaldez. 

Azkenik, 3. mailako ikastaro bat eskainiko da, zirkulazioko, lau egunez, egunean bi orduz. Kasu horretan, taldea 14 pertsonakoa izaten ahalko da. Helburua da bertaratutakoek hirian barna benetako trafikoarekin ibiltzen ikastea. Kalean kokatzen irakatsiko zaie, seinaleztapen eraginkorra, bidegurutzeetan ezkerrera eta eskuinera biratzea, arriskua hautematea eta aparkatutako autoak eta bestelako oztopoak dauden kaleetan gidatzea. Kasu horretan, parte-hartzaileek beren bizikleta izan beharko dute. 


HELDUENDAKO BIZIESKOLA

  • Izen-ematea: apirilaren 22tik 26ra, 010 herritarrendako arreta telefonoaren bidez.
     
  • Betekizunak: adinez nagusiak izatea
     
  • 1. maila. Hastapenak
    1. taldea: maiatzak 6 (astelehena), 7 (asteartea), 13 (astelehena) eta 14 (asteartea). 10:00 – 11:30 (9 laguneko taldea)
    2. taldea: maiatzak 6 (astelehena), 7 (asteartea), 13 (astelehena) eta 14 (asteartea). 17:00 – 18:30 (9 laguneko taldea)
    3. taldea: maiatzak 6 (astelehena), 7 (asteartea), 13 (astelehena) eta 14 (asteartea). 18:30 – 20:00 (9 laguneko taldea)
    4. taldea: maiatzak 8 (asteazkena), 9 (osteguna), 15 (asteazkena) eta 16 (osteguna). 10:00 – 11:30 (9 laguneko taldea)
     
  • 2. maila. Trebatzea
    5. taldea: maiatzak 6 (astelehena), 7 (asteartea), 13 (astelehena) eta 14 (asteartea). 11:30 – 20:00 (9 laguneko taldea) 
    6. taldea: maiatzak 6 (astelehena), 7 (asteartea), 13 (astelehena) eta 14 (asteartea). 17:00 – 18:30 (9 laguneko taldea)
    7. taldea: maiatzak 6 (astelehena), 7 (asteartea), 13 (astelehena) eta 14 (asteartea). 18:30 – 20:00 (9 laguneko taldea)
    8. taldea: maiatzak 8 (asteazkena), 9 (osteguna), 15 (asteazkena) eta 16 (osteguna). 11:30 – 13:00 (9 laguneko taldea)
     
  • 3. maila. Zirkulazioa9. taldea: maiatzak 8 (asteazkena), 9 (osteguna), 15 (asteazkena) eta 16 (osteguna). 17:00 – 19:00 (14 laguneko taldea) 
¿Te ha sido útil esta página?