Iruñeko Udalaren 2020ko LEPak 119 lanpostu jasotzen ditu: horietako 40 berritzekoak dira, erretiroak direla-eta, eta 79, egonkortzekoak, behin-behinekotasuna murrizteko

Iruñeko Udalaren 2020ko LEPak 119 lanpostu jasotzen ditu: horietako 40 berritzekoak dira, erretiroak direla-eta, eta 79, egonkortzekoak, behin-behinekotasuna murrizteko
40 lanpostuen artean 25 Udaltzaingoarenak dira eta 4, Gizarte Langileenak; beste 79etatik 52, funtzionamendu-laguntzaileenak
Ayuntamiento de Pamplona

 

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du 2020ko Lan Eskaintza Publikoa, zeinak udal-administrazioan 119 lanpostu betetzeko deialdia egiten baitu. Horietatik, aurreikusten da berritze-tasaren bidez 40 lanpostu betetzea, funtzionarioen erretiroen ondorioz libre geratu baitira, eta beste 79 lanpostu betetzea egonkortzeen bitartez, orain bitarteko langileek betetzen baitituzte. Horrela, LEPak gaur egun funtzionarioek betetzen ez dituzten lanpostuen % 16,2 barne hartzen du.

Udalak LEP batean dei ditzakeen lanpostu hutsen gehieneko kopurua bi aldagaik zehazten dute: alde batetik, funtzionario erretiratuak edo Udalean behin betiko bajan daudenak, horri beste administrazio publikoetatik datozen lagun berriak kenduta; eta bestetik, bitarteko langileek 2019 abenduaren 31ra arte hiru urtez baino gehiagoz bete dituzten lanpostuen kopurua. Hain zuzen ere, egun horretan Kontuen Ganberak udal-plantilla organikoaren lanpostu hutsen kopurua % 45ean ezarri zuen, eta horietatik % 80 behin behineko langileek betetzen zituzten.

Horrela, Iruñeko Udalak osotara 1.629 lanpostu ditu, eta horietatik 733 funtzionarioek betetzen ez dituzten lanpostu hutsak dira. 733 lanpostu horietatik 587 bitarteko langileek betetzen dituzte eta 146 bete gabe daude. 40 lanpostu berritze-tasan eta egonkortzeko 79 lanpostu dituen 2020ko LEP honekin lanpostu hutsen % 27 beteko dira, eta bitarteko langileek betetzen dituzten lanpostuen % 13,5 beteko da. 2020ko Lnplegu Eskaintza Publikoaren proposamen hori Negoziazio Mahaiko ordezkaritza sindikalarekin kontsultatu eta parte hartu da.

Berritze- eta egorkortze-lanpostuak

Berritze-tasaren kontura, hau da, erretiratutako funtzionarioek utzitako lanpostuak betetzeko, LEPak 40 lanpostu barne hartzen ditu, eta hori Udalak bete gabe dituen lanpostuen hutsen % 27 da. Guztira 25 lanpostu Udaltzaingoarendako dira, jarduteko gaitasuna mantentzeko asmoz, eta 4 Gizarte Langileendako, nagusiki zerbitzu berriak finkatzeko, hala nola Lezkairuko Auzo Unitatea. Halaber, Arkitekto Teknikoendako 2 lanpostu jasotzen dira eta beste 9 lanpostu, bakoitza honako lanpostu baterako: goi-mailako Kultura teknikaria, desinfekzioko eta mantentze-lanetako ofiziala, bateraezintasuna duen erdi-mailako tituluduna, hilerriko administratzailea, mugikortasuneko ikuskaritza laguntzailea, Musika Eskolako piano irakaslea, Erizaintzako teknikaria, Osasun Publikoko goi-mailako teknikaria eta Gizarte Hezitzailea.

Egonkortze-prozeduraren kontura, 79 lanpostu aurreikusten dira, behin-behineko kontratuak dituzten langileek betetzen dituzten lanpostuen % 13,5. Batez ere, behin-behinekotasun tasa altua duten bi kolektibori eragiten die: funtzionamendu laguntzaileei (eskolak eta kiroldegiak, nagusiki), 52 lanpostu eskainita eta % 50eko behin-behinekotasunarekin; eta hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaileei, gaur egun % 30 baino gehiagoko behin-behinekotasuna dutenak, eta 9 egonkortze-lanpostu.

Egonkortze-prozesuak barne hartzen dituen beste lanpostu batzuk honako hauek dira: Gizarte Hezitzailea (3 lanpostu), Arkitekto Teknikoa eta Tributu Ikuskaria (bakoitzak 2 lanpostu) eta Kimikako Ingeniari Teknikoa, Kontu-hartzaile Ordezkaria, Mugikortasuneko Ikuskaritza Laguntzailea eta Ikuskaritza Laguntzailea. Halaber, zenbait burutza eta arduradun postu proben bidez betetzea ezartzen da, eta ez izendapenen bidez, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak sustatzeko. Honako zerbitzuen burutzak dira: lorategiak, proiektuak, aparkalekuak, ibilgailu parkea, desinfekziokoa, administrazio kudeaketarako unitatea eta Udaletxeko mantentze-lanak.

¿Te ha sido útil esta página?