‘Zu axola. Gogoratu, aurten ez dago sanferminik. Zaindu zure osasuna’. Hitz horiekin, eta Iruñeko herritarren eta bisitatzen gaituztenen ongizatea lehentasuna izanik, Iruñeko Udalak aste honetan komunikazio kanpaina bat abiatu du aurten festarik ez dagoela gogorarazteko eta uztailaren 6tik 14ra bitarte arduraz jokatzea eskatzeko.
Eta egiten du aurtengo festak bertan behera uzteko iragarkiarekin batera plazaratu zen bideoaren abestiaren leloan oinarrituta. ‘Kanela azala’ abestiak eta haren ‘Zu axola’ errepikak, islatzen dute une hauetan benetan garrantzitsuena dena lehenesteko beharra, osasuna eta pertsonak, alegia. ‘Kanela azala’ abestia Bobby Capórena da, eta Los Panchos eta Eydie Gormek abestu izan dute; abestiaren jabetza-eskubideak –Warner Chappelek kudeatutakoak– eta Sony Musicek lagatako masterra lortu dira.
Kanpaina bat dator 2020ko ildoarekin, eta aurten hala jarraituko du #Sanferminak eta #BizikoDitugu traolekin, nabarmentzeko festa-ilusioa ez dela galdu behar, eta dena pasatzen denean, ahal denean, berriz ere biziko dira sanferminak haien esanahi osoaz.
Osasun krisiaren egungo egoeraren ondorioz, ezin izanen dira hain jendetsuak eta nazioartekoak diren sanferminak ospatu, beraz, Iruñeko Udalak festak bertan behera uztea erabaki du. COVID-19aren kontrako borrokak munduan lehentasun izaten jarraitzen du, eta datuek, ez dute aukerarik ematen festa horien moduko ekitaldiak antolatzeko.
Kanpaina hedabideetan eta Udalaren webgunean
Kanpainaren euskarriak batez ere hedabideak dira, horregatik prentsa idatzirako iragarkiak sortu dira, online hedabideetarako bannerrak, sare sozialetarako materialak eta spot txiki bat telebistarako. Horri guztiari gehitu behar zaio Gazteluko plazan dagoen udal-mupi digitala, non beste informazioaren artean kanpainia eta www.pamplona.es webgunea txertatuko baitira berariazko webgune baten bitartez. Kanpainaren helburua da mezu bat bidaltzea zenbait egoera saihets daitezen, xede harturik gaixotasun-berragertzerik eta, hortaz, osasun-krisia luzatzerik ez izateko.
Zentzu horretan, Udalak gogora ekarri nahi ditu datorren astean ahaztu behar ez diren oinarrizko gomendioak, indarreko araudia betetzeaz gain, zeinak kale-zurrutak egiteko debekua barne hartzen baitu. Gomendioak, besteak beste, honako hauek dira: ez joan jende-pilaketak dauden tokietara; gorde distantzia, eta, ezin bada, erabili maskara; eskuak sarri eta minutu batez garbitu, eta errespetatu establezimendu bakoitzean ezarritako edukiera. Gogorarazi egiten da, baita ere, ez direla talde-ospakizunetarako egunak, ezta adeitsuki elkar agurtzekoak ere, eta arduratsu jokatuta bizitzak salba daitezkeela.