Iruñeko Udalak zapi erraldoi bat hedatu du gaur, uztailak 6, 12:00etan, hau da, txupinazoa jaurtitzeko betiko orduan, Udaletxeko fatxadan, gogora ekartzeko 2021eko sanferminak #BizikoDitugu-la Keinu sinboliko honen bidez, eta ohartuta une honetan munduko begirada askok Iruña dutela jomuga, Iruñeko Udalak gogora ekarri nahi izan du aurten ez dagoela sanferminik, baina heldu den urtean festek berriz ere hartuko dituztela hiriko kaleak.
Olana bigarren solairuko balkoietatik zabaldu dute udal-langileek, txupinazoa jaurtitzen den tokitik hain zuzen. 11 metro zabal da, eta 4,70 metro luze, eta fatxadaren parte handi bat hartzen du. #LosViviremos testua itzuli egin da euskarara (#Bizikoditugu), frantsera (#OnVaLesVibre) eta ingelesera (#WiWillExperienceThem). Olanaren beheko aldean, #Sanfermines 2021 hastag-ak ixten du testua. Uztailaren 14ra arte egonen da hedaturik.
Horrela eman zaio jarraipena ohorezko bideo baten aurkezpenak hasiera eman dion egun bati. Bideoan, 23 herrialde ezberdinetan bizi diren lagunek ere gogora dakarkigute #BizikoDitugu-la.
Udaletxeko fatxada gorriz argiztatzea
Horrez gain, Iruñeko Udalak gorriz argiztatuko du Udaletxeko fatxada uztailaren 6tik 14ra bitarte, kolore hori baita, zuriarekin batera, sanferminen identifikazio-ikurretako bat. Horrela, aurten ospatu ezin izan diren festak gauero ekarriko dira gogora, kontuan hartuta, nolanahi ere, aurten sanferminik ez dagoela gogoratzen digun udal-kanpainak dioen bezala, #BizikoDitugu-la.