Iruñeko Gazteendako XXX. Literatur Lehiaketak hiru hamarkada betetzen ditu aurten, eta COVID 19aren aldi honetan garapen berezia edukiko du: lehenengo eta behin, lanak aurkezteko sistema guztiz digitala baliatu zen, eta, horrez gain, orain ezarri da behin-behinean ez dela epemugarik egonen lanak aurkezteko. Udalak , #ZurekinZureEtxean-ekin bat, erabaki du lehiaketak zabalik jarrai dezala, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera eduki dezaten konfinamendu-egun hauetan beraien etxeetatik sormena ahalik eta gehien garatzeko.
Lehiaketan bi modalitate daude, narrazio laburra eta poesia, biak ala biak gaztelaniaz eta euskaraz, bi adin-tartetan bereizita, 14 urtetik 16ra bitartekoa, lehena, eta 17tik 18ra, bigarrena. Oinarriak www.letrajoven.com / www.letragaztea.com helbideetan kontsultatu daitezke, eta hor daude ikusgai, baita ere, aurreko edizioko lan irabazle guztiak.
Epaimahaiak hiru sari emanen ditu modalitate eta kategoria bakoitzean, hiru lanik onenendako. Lehen sariak 300 eurokoak izanen dira, bigarrenak 200 eurokoak eta hirugarrenak 150 eurokoak. Halaber, Epaimahaiak modalitate eta hizkuntza bakoitzeko bina accesit ematea proposatzen ahalko du, bakoitza 100 eurokoa.
Sistema berria: e-entrega eta e-argitalpena
Lanak certamenliterario@casajuventud.com helbidera bidal daitezke posta elektroniko bidez. “Gaia” delakoan “Iruñeko Udalaren GAZTEENDAKO Literatur Lehiaketa” idatzi beharko da. Mezu elektronikoaren gorputzean beste datu hauek adierazi beharko dira: hizkuntza, modalitatea, lanaren izenburua, egilearen adina 2020ko apirilaren 30ean eta ikasturte honetan zein ikastetxetan dagoen matrikulaturik. Sortzaileek narrazioa edo poema zein izenorderekin aurkeztu duten jarri beharko dute, eta lanak testu-fitxategi gisara txertatu behar dira.
Mezuan bi fitxategi erantsi beharko dira: bat lana izanen da, zein izenbururekin aurkezten den eta horrekin izendatuta, eta bestea, plika gisa balioko duen fitxategia. Hori izenordeaz izendatuko da (kanpo-izena), eta fitxategiaren barruan datu hauek eman beharko dira: egilearen izena, bi abizen, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
Saritutako lanei irabazitako diruaz gain ikusgaitasunaz ere sarituko zaie, dagokion webgunera igoko baitira. Izan ere, saritutako lanak maketatu eta internautendako eskuragarri jarriko dira, pdf formatuan, eta deskargatzen ahalko dira, hedapen librea izan dezaten.
Iruñeko Gazteendako XXX. Literatur Lehiaketa. 2020. urtea
- Baldintzak: bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duen gaztea izatea, eta 14 urte beteta eta 19 urte baino gutxiago edukitzea lanak aurkezteko mugaegunean (2020ko apirilak 30).
- Modalitateak: narrazio laburra eta poesia, gaztelaniaz zein euskaraz. Kategoria bat egonen da 14, 15 eta 16 urteko gazteentzat, eta beste bat, 17 eta 18 urtekoentzat.
Narrazio laburra: 2 orri gutxienez, eta 5 gehienez, lerro artean tarte bikoitza utzirik eta alde bakar batetik mekanografiatuta.
Poesia: 14 bertso gutxienez, eta 40 gehienez.
- Lanak aurkezteko modua: mezu elektroniko bat bidali behar da certamenliterario@casajuventud.com helbidera. “Gaia” delakoan “Iruñeko Udalaren GAZTEENDAKO Literatur Lehiaketa” idatzi beharko da. Mezu elektronikoaren gorputzean beste datu hauek adierazi beharko dira: hizkuntza, modalitatea, lanaren izenburua, egilearen adina 2020ko apirilaren 30ean eta ikasturte honetan zein ikastetxetan dagoen matrikulaturik. Sortzaileek narrazioa edo poema zein izenorderekin aurkeztu duten jarri beharko dute.
Lana testu-fitxategi gisa erantsiko da. Mezuan bi fitxategi erantsi beharko dira: bat lana izanen da, zein izenbururekin aurkezten den eta horrekin izendatuta, eta bestea, plika gisa balioko duen fitxategia. Hori izenordeaz izendatuko da (kanpo-izena), eta fitxategiaren barruan datu hauek eman beharko dira: egilearen izena, bi abizen, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
- Lanen ezaugarriak:
Egileek lan bana aurkezten ahal dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Testu bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu.
- Sariak: hiru sari modalitate eta hizkuntza bakoitzeko; 300 euroko saria, lehenengo sarietarako; 200 eurokoa, bigarrenetarako, eta 150ekoa, hirugarren sarietarako. Epaimahaiak bi accesit eman ditzake modalitate eta kategoria bakoitzeko, bakoitza 100 eurokoa.
***Lehiaketan parte hartzeak berekin ekarriko du sarrera libreko argitalpenak egiteko eskubideen lagapena onartzea, Creative Commons lizentziapean, saririk jasoz gero. Lizentzia horrek lana erabiltzeko aukera emanen du, betiere egiletza aitortzen bada, merkaturatzen ez bada eta lan horretatik bestelako lanik eratortzen ez bada.