Iruñeko Udalak udan Amaiur Ikastola HLHIPko gimnasioko komunak eta aldagelak berrituko ditu

Iruñeko Udalak udan Amaiur Ikastola HLHIPko gimnasioko komunak eta aldagelak berrituko ditu
Obren lizitazio-aurrekontuak 161.998,59 euro jo ditu eta lanak gauzatzeko epea bi hilabetekoa da

baños reformas

 

Tokiko Gobernu Batzarrak astelehenean onetsi zuen Amaiur Ikastola HLHIPko gimnasioko komunak eta aldagelak berritzeko lanen lizitazioa Lanak udan eginen dira eta bi hilabeteko epea izanen dute gauzatzeko. Lizitazio-aurrekontuak 161.998,59 euro jotzen du. Jarduketa horren helburua da ikastetxearen egoera hobetzea eta komunetako bat egokitzea irisgarritasun unibertsaleko araudia betetze aldera.

Proiektuak aurreikusten du komunen eta dagozkien atondoen, bi sexuetako aldagelen eta gorputz hezkuntzako monitorearen komun-eremuaren erabateko eraberritzea. Gela guztiek oinplano angeluzuzena dute eta 3 metroko garaiera librea. Beheko solairuko komunetako bat egungo irisgarritasun araudira egokituko da, hura ez baitzegoen indarrean 1986an ikastetxea eraiki zenean, eta gainontzekoek bere morfologiari eutsiko diote eta adingabe eta irakasle erabiltzaileen adin eta tamainari egokitutako komun-ontziez hornituko dira.

Lanek barne hartzen dute lurzoru, horma eta sabaietako estaldurak berritzea geletako estetika hobetzeko. Gela horiek gres-portzelanaz alikatatu eta zolatuko dira eta sabai aizuna jarriko da. Kanpoko arotzeria guztiak ere aldatuko dira eta aluminiozko arotzeriez ordeztuko dira zubi termikoaren hausturaz, ertz zuzenez eta kristal bikoitzaz. Barneko ateak formikaz estalitako zurezko ateez ordeztuko dira, eta horietako bi ate lerragarriak izanen dira. Aldi berean, saneamendu-, iturgintza-, berokuntza- eta elektrizitate-instalazioak berrituko dira.

Eskaintzak aurkezteko epea lizitazio-iragarkia Nafarroako Kontratazio atarian argitaratu eta gero hasiko da. Eskaintza ekonomikoa 45 puntura arte baloratuko da, proposamen teknikoa 40 puntura arte, irizpide sozialak 10 puntura arte eta ingurumen irizpideak 5 puntura arte.

 

¿Te ha sido útil esta página?