
Lehendakaritza Batzordeak Iruñeko Udalaren kontuetan aurrekontua 12.958.509,66 euroan aldatzeko proposamen berri bat jaso du gaur goizean. Zenbateko hori 2024ko aurrekontu luzatuan iaz hartutako konpromisoei erantzuteko goranzko doikuntzei dagokie, besteak beste, Belosoko bidegorria eta Zabalguneko Civivoxa eraikitzea; Europar Batasunaren dirulaguntzekin finantzatutako kreditua sortzea; eta diruzaintzako geldikina aplikatzeko aurrerapenak, inbertsioetan erabiltzeko batez ere.
Iruñeko Udalak 2024ko aurrekontu luzatuan goranzko doikuntzak onetsiko ditu 302.750 euroko zenbatekoan, osteguneko Osoko Bilkuran Zenbateko hori honela banatzen da: 229.900 euro Andre Maria Laguntzakoa eta Subiza kaleak (Txantrea), Juaristi Doktorearen eta Labayen Doktorearen kaleak (Sanduzelai) eta Basotxo kalea berrurbanizatzeko proiektuen idazketarako. Gastu horri Arantzadi parkeko Arraiza etxea birgaitzeko proiektuaren idazketa gehitu behar zaio, 72.859 eurokoa.
Iaz hartutako obligazioen artean, 3.816.566,21 eurokoak dira lurren salmentagatik diruzaintzako geldikinekin finantzatutako aldaketak , eta bi bidegorriren obren artean banatuko dira: Belosokoa (30.000 euro guztira) eta Landabengoa (308.371,91 euro). Zenbateko horren barruan, halaber, 3.467.848,8 euro aurreikusten dira Zabalguneko Civivoxa eraikitzeko, eta 10.345,5 euro San Pedro etxe-multzoko etxebizitzak birgaitzeko.
Europako dirulaguntzen bitartez finantzatutako kredituen aldaketen barnean 3.099.102,88 euroko ezohiko kreditu bat dago Belosoko bidegorria eraikitzeko. Aurreikuspenen arabera aurten hasiko dira obra horiek. Gainera, 1.755.039,37 euroko kreditu-sorrera onetsi da Iruñeko Udalaren aurrekontu luzatuetan, Europako dirulaguntzekin finantzatuta eta honela banatuta: bizikleta publikoen zerbitzurako 517.949,85 euro; Landabengo bidegorrirako 895.273,25 euro, eta San Pedro multzoko etxebizitzak birgaitzeko, I+D oPEN Lab proiektu europarraren barruan, 341.816,23 euro.
Iruña SF365
Beste aldaketetako bat hiriaren irudia Sanferminetatik haratago zabaltzea xede duen Iruña SF365 Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planarekin (HJTP) lotuta dago. Plan horretara 3.985.051,2 euro bideratuko dira, honela banatuta: 1.473.555,32 euro kontratuak, ikerketak eta lan teknikoak egiteko; HJTParen hainbat gastutarako 280.002,6 euro; HJTParen ibilgetu materialeko inbertsioetarako 428.812,61 euro, eta beste eraikin eta eraikuntzetan inbertsioak egiteko 1.802.680,67 euro.
PROIEKTU NAGUSIAK
Aurrekontu aldaketa nagusien jomugak:
- Iruña SF365 Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana (HJTP): 3.985.051,2 euro
- Zabalguneko Civivoxa eraikitzea: 3.467.848,8 euro
- Belosoko bidegorriaren lanak: 3.129.102,88 euro
- Landabengo bidegorriaren lanak: 1.203.645,2 euro