Iruñeko Udalak udal-araudian jasotako aurrez aurreko zenbait partaidetza-prozesu berrabiatu ditu

Iruñeko Udalak udal-araudian jasotako aurrez aurreko zenbait partaidetza-prozesu berrabiatu ditu
Aste honetan Kultur Aniztasunaren Foroa eta eskualde-etxeekin lan-mahaia egin dira, eta urrian auzo-eztabaidaguneak bueltatuko dira
Irudia
Irudia
Irudia



Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak partaidetzako udal-araudian sartutako bi prozesu abiatu ditu aste honetan. Astelehenean Kultur Aniztasunaren Foroa egin zen, aurrez aurre, eta atzo, ostegunarekin, aurrez aurre, baita ere, lan-mahai bat Iruñean ordezkaritza duten eskualde-etxeekin. Hilaren 23an Gazteriaren Mahaia eginen da, eta urritik aurrera Auzo-eztabaidaguneei ere berrekinen zaie.
 

Pasa den astelehenean, Kultur Aniztasunaren foroa izan zen Kondestable Civivoxean, pandemia hasi zenetik partaidetza-formatu honen aurrez aurreko lehenengo hitzorduan. Ekitaldian, Fernando Sesma Herritarren Partaidetzako zinegotzia bertan zegoela, lehenik eta behin Udalak alor horretan azken hilabeteotan egindako lanaren balantze bat egin zen, udal-ordezkarien eta elkarte-ehunaren artean partekatua.
 

Horretaz gain, kultur aniztasunari dagokionez Udalak datozen hilabeteotan landuko dituen puntuak zehaztu zituzten, eta bereziki nabarmendu sortu diren edo sor daitezkeen behar berriak antzematearen garrantzia. Azkenik, eta galde-eskeen txandan sartu baino lehen, Aniztasunaren Foroa aztertu zen sektoreko partaidetza-organo gisa. Topaketan, osasun murrizketak direla-eta, leku-kopurua mugatua zen, eta 43 parte-hartzailerendako lekua baino ez zegoen, baina zuzenean jarraitzeko aukera izan zen, https://www.youtube.com/watch?v=LJezq2qWuQE estekaren bitartez, eta han geratuko da zintzilik kontsula egin ahal izateko.
 

Lan-mahaia Iruñean ordezkaritza duten eskualde-etxeekin
 

Atzo, ostegunarekin, egin zen partaidetzaren arloko bigarren hitzordua astean: lan-mahai bat hirian ordezkaritza duten eskualde-etxeekin. Bilerarekin hasteko, Fernando Sesma Herritarren Partaidetzako Alorreko zinegotziak eta Ainhoa Guelbenzu Partaidetzako teknikariak hartu zuten parte. Eskualde-etxeek egun dauden zein sor daitezkeen foro eta mahaietan parte hartzeko proposamenak aztertu ziren, eta Iruñeko Udalean haien eskura dituzten zerbitzu eta baliabideak aurkeztu zitzaizkien, besteak beste Zentro, Partaidetza Eskola eta Iruñategi. Azkenik, Udalaren arduradunek 2019an martxan jarri ziren dirulaguntzen deialdiak eta 2020rako aurreikuspenak azaldu zituzten. Lan-mahaiarekin jarraitzeko, beste eskualde batzuetatik datozenek partaidetzaren arloan duten  beharrei buruzko eztabaida egin zen.
 

Urrian, Auzo-eztabaidaguneak
 

Iruñeko Udalaren partaidetza-prozesuek hilabete honetan jarraituko dute, hilaren 23an, asteazkenarekin, Gazteriaren Mahaia eginen baita, 18:00etan. Deialdi honetan Herritarren Partaidetzako erregelamendu berrira egokituko da organo horren funtzionamendua, eta aztertuko da nola ari den bizitzen herritarren sektore hori COVID-19ak eragindako pandemia.
 

Alarma-egoera amaitu eta ikasturtea hastearekin batera, Iruñeko Udaleko Partaidetzako Alorrak Auzo-eztabaidaguneak ere berrabiatu ditu; urrian itzuliko dira, eta horietan eztabaidaguneak partaidetza-organo gisa eratzeari ekinen zaio.  Hitzordu berrietan lehena Iturraman izanen da, urriaren 6an, asteartearekin, Fernando Aranguren auzo-zinegotziarekin. Hurrengo astean, hilaren 13an (asteartea), Mendillorriko auzo-eztabaidagunea eginen da, eta bertan Ana Elizalde zinegotzia egonen da. Azkenik, azaroaren 3an, asteartearekin, partaidetza-topaketa horretan Milagrosa, Arrosadia eta Azpilagaña auzoei dagozkien gaiak landuko dira, Juan José Echeverría eremu horretako ardura duen zinegotziarekin.