
STEAM metodologiak zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak uztartzen dituen hezkuntza-ikuspegia du, ikasleen pentsamendu kritikoa eta sormena sustatzeko xedez. Iruñeko Udalak ikasketa mota hori bultzatu nahi du, eta horretarako, 12 eta 14 urte bitarteko gazteendako lau lantegi zientifiko antolatuko ditu irailean, Civivox sareko zentroetan eta Txantreako zentro komunitarioan. Elhuyarrek dinamizatuko ditu lantegiak, iaz hirian ezarri zen Bizilabe programaren arduradun baita.
Lehenengo lantegia, gaztelaniaz, irailaren 15ean (asteartea) izanen da, Kondestable Civivoxean. Beste hiru lantegiak euskaraz emanen dira: irailaren 17an (osteguna) Juslarrocha Civivoxean, irailaren 21ean (astelehena) Sanduzelaiko Civivoxean eta irailaren 23an (asteazkena) Txantreako zentro komunitarioan. Biokimikako laborategiaren misterioa izeneko lantegiak doan dira, baina aurrez izena eman behar da: civivoxetan antolatuko direnei dagokienez, 010aren, Civivox sareko zentroen edo https://www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunearen bidez eman behar da izena; Txantrean eginen denari dagokionez, berriz, juventud@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez edo 948 420 558 telefono-zenbakira deituta.
Biokimikako laborategiaren misterioa lantegian parte hartuko dutenek laborategi horretan bertan gertatutako misterio bat argitu beharko dute. Esperimentuen bitartez eta STEAM ezagutzak aplikatuta, mahaigaineratzen den kasuaren erruduna nor den argitu beharko dute. Lau lantegiak arratsaldez eginen dira, 17:30etik 19:00etara.
LANTEGIAK. BIOKIMIKAKO LABORATEGIAREN MISTERIOA
CIVIVOX SAREA
Irailak 15, asteartea. 17:30. Kondestable Civivoxa. Gaztelaniaz
Irailak 17, osteguna. 17:30. Juslarrocha Civivoxa. Euskaraz
Irailak 21, astelehena. 17:30. Sanduzelaiko Civivoxa. Euskaraz
12 eta 14 urte bitarteko gazteendako lantegiak. Lantegiak doan dira, baina aurrez izena eman behar da 010 telefonoan, Civivox sareko zentroetan edo http://www.pamplonaescultura.es/eu webgunean
TXANTREAKO ZENTRO KOMUNITARIOA
Irailak 23, asteazkena. 17:30. Txantreako zentro komunitarioa. Euskaraz
12 eta 14 urte bitarteko gazteendako lantegia. Lantegia doan da, baina aurrez izena eman behar da juventud@pamplona.es webgunearen bidez edo 948 420 558 telefono-zenbakira deituta