
Udalaren Egoitza Elektronikoan (https://sedeelectronica.pamplona.es/?idioma=1) 70 izapide gehiago aurkez daitezke dagoeneko PDFko sinadurarik gabe. Horien prozedura eta izapidetze telematikoa erraztu dira, izan ere, ‘PDFko sinadurarik behar ez duten” izapide hauek identifikazio-ziurtagiri bat eskatzen dute haietan sartu ahal izateko, eta ondorioz, ez da beharrezkoa eskabidearen PDFa jaitsi, bete, sinatu eta berriro online bidaltzea erregistro telematikoaren bidez.
Izapidearen hasieran hura aurkeztu behar duenari identifikatzeko eskatzen zaio, dela ziurtagiriaren bidez, pasahitzaren pinaren bidez, eta abar... Hortik aurrera morroi batek laguntzen du kasu bakoitzeko izapide zehatza eskatzeko urratsak egiten. Azken urratsean eskabidea zuzenean bidaltzen da erregistro telematikora. Beraz, tramite hori egin dutenek ez daukate eskabidea sinatu beharrik, aurrez identifikatu behar izan baitute. Aldaketa hauek egin aurretik, azken urratsa amaitzeko eskabide orokorra sinatu eta aurkeztu behar zen.
Hurrengo fase batean beste 16 izapide gehiago txertatu nahi dira “PDFko sinadurarik gabeko” izapideen modalitate honetan. Horien artean daude, adibidez, bizilagun-txartelaren eta aparkatze mugatuko eta murriztuko jarduera-txartelaren eskabideak; Udalaren zirkulazio-salaketen aurkako alegazioak, zirkulazio-isunaren aurkako errekurtsoa; oharrak, kexak edo salaketak –ke- edo, gas- isurpenak nahiz usainak direla-eta, edo animaliek eragindako enbarazuen ondoriozkoak–... Eskabide orokorrari loturiko PDFko sinadura behar duten izapideak dira oraindik ere, eta eskabidea betetzeko laguntzako morroiaren sistema dute, baina eskabidea jaitsi eta sinatzea eskatzen dute, ondoren erregistro telematikoan aurkezteko.
Udalak bere Egoitza Elektronikoa hobetzeko eta eguneratzeko lanean jarraitzen du, izapideak gero eta modu errazagoan, agiri gutxiagorekin eta denbora laburragoan egin ahal izan daitezen, herritarrei kudeaketa arintze aldera. Asmoa da izapide guztiak “PDFko sinadurarik gabeko” modalitatean egin ahal izatea; errazago eta zuzenago, azken finean.
‘PDFko sinadurarik gabeko’ izapide berriak Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan
- Eskabide orokorra
- Izen-ematea Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan
- Kexa aurkeztea Alde Zaharreko eraikinen egoera txarra dela-eta
- Protokolo-harrerak Udaletxean, taldeentzat
- Ziurtagiri-eskaera, udal-jabetzako eraikinen alokairuak edo errentak ordaindu izana egiaztatzeko
- Ziurtagiri-eskaera, udal-hilerriko panteoien titulartasuna egiaztatzeko
- Udal-hilerriko panteoien eskualdaketa
- Kexa edo iradokizunak aurkeztea zirkulazio-seinaleei buruz: semaforoak, kaleen pintaketa eta seinaleak.
- Erreklamazioak, katastro-balioa dela medio
- Zanga egiteagatik ordaindutako fidantza itzultzea
- Iruñeko Udalean jasota dauden izaera pertsonaleko datuetan sartzeko eskubidea gauzatzeko
- Iruñeko Udalean jasota dauden izaera pertsonaleko datuak zuzentzeko eskubidea gauzatzeko
- Iruñeko Udalean jasota dauden izaera pertsonaleko datuak erabiltzearen kontra egiteko eskubidea gauzatzeko
- Iruñeko Udalean jasota dauden izaera pertsonaleko datuak ezerezteko eskubidea gauzatzeko
- Mendi-diapositiben emanaldietarako eskaera
- Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) - alta - baja - aldaketa
- Edukiontzien instalazioa - Enpresendako baimen-eskaera
- Jarduera sailkatu edo kaltegabeari buruzko hirigintzako kontsulta
- Caldereria kaleko aretoa erabiltzeko eskaera
- Errolda - Estatistika-datuak, askotariko kontsultak, etab.
- Hirigintzaren gaineko kontsultak, udal-plana, partzelazioa, antolamendua, kalifikazioa, poligonoak, partzelak, etab.
- Udal-lizentzien eskaerak, eremu publikoan terrazak edo begiratokiak paratzeko.
- Erreklamazio bat aurkezteko, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren likidazioari buruz
- Artelanak udal-aretoetan erakusteko eskaera
- Udal-zerbitzuak lorategiak mantentzeko lanak bere gain hartzeko eskaerak
- Zergen, tasen eta prezio publikoen ordainketa geroratzea edo zatikatzea
- Eremu publikoan abandonaturiko ibilgailuen gaineko abisuak
- Zirkulazio-istripu baten atestatuaren txostena egiteko eskaera
- Kaleen izendapena eta/edo atarien zenbakitzea
- Zirkulazioko arau-hausleen identifikazioa
- Aldizkako zergak eta tasak - Ordainagiriaren xehakapena
- Ispilu ahurrak instalatzea garaje partikularretako irteeretan
- Bide publikoan hesiak edo bestelako okupazio-elementuak paratzea - Tasen likidazioa
- Dorre-garabia instalatu eta abiaraztea
- Kexak eta iradokizunak aurkeztea gai hauei buruz: hiriko argiteria, kaleen garbiketa, espaloien eta zoladuraren egoera, berdeguneak eta hiri-altzariak.
- Landabengo azokako salpostuak - Baja ematea
- Kalte-ordainen erreklamazioa Iruñeko Udalari
- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa
- Tokien erreserba, minusbaliatuen ibilgailuak aparkatzeko
- Zamalanetarako espazioaren erreserba iraunkorra
- Pibotak kentzea, senar-emaztegaien eta aita-amabitxien autoak eliz ondora sar daitezen
- Baimen-eskaerak Iruñeko eskola-garraioetarako
- Hobari-eskaera, obrak direla-eta Iruñeko Udalaren ekonomia-jardueren gainean (EJZ) ordaindu beharreko kuotan
- Ziurtagiri-eskaerak, Administrazioaren isiltasunaren gainean
- Lizentzia-eskaerak, emanaldi, kontzertu, antzezpen eta beste zenbait ekitalditarako (gune irekiak)
- Lizentzia pertsonalaren eskaera, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko
- Kaleak identifikatzeko xaflen eskaerak
- Udal-eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko eskaera
- Baimen-eskaerak, eremu publikoan jarduerak egiteko: auzoetako festak, lasterketak, liburu-azokak, kabalkadak, patinajea, filmazioak, etab.
- Baja-eskaerak, eremu publikoko terraza-begiratokietan.
- Aldaketa-eskaerak, eremu publikoko terraza edo begiratokietan.
- Pasabideak: Altak (aldez aurreko kontsulta)
- Pasabidea - Baja
- Ibilgailu-pasabiderako lizentzien baldintzak aldatzeko eskaerak.
- Xafla berriak ibilgailu-pasabideetarako (aurrekoak galdu, hautsi edo lapurtuak izan direlako).
- Pasabiderako lizentziak eskualdatzea
- Behin-behineko pasabidea
- Autoeskoletako ibilgailuak - Zirkulazio-baimen berezia
- Txartel-eskaerak, zenbait lanbidetakoek 120 minututik gorako aparkaldiak ordaindu ahal izateko
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren autolikidazioa
- Katastroan titulartasuna aldatzea (Hiri Kontribuzioaren Zerga)
- Erantzukizunpeko adierazpena Iruñeko erabilera kolektiboko igerilekuen funtzionamenduari buruz, edo funtzionamenduan ez daudela egiaztatzen duen agiria
- Iruñeko Udalaren jabetzako etxebizitzetan obrak egiteko eskaera.
- Baimen-eskaera, Udalaren kirol instalazioetan egiten diren kirol-ekitaldi zein -jardueretarako edo bestelako ekitaldietarako
- Baimen-eskaera, Udal-kiroldegiez bestelako kirolguneak –eskola-areto eta instalazioak– erabiltzeko
- Denboraldiko erabilera-eskaera, Sanduzelaiko eta Arantzadiko udal-kiroldegi eta -kirolguneak entitateei lagatzeko.
- Descalzoseko aretoa erabiltzeko eskaera
- Nafarroako Administrazio Auzitegian errekurtsoa aurkeztea
- Zirkulazioaren gaineko zerga ordaintzearen salbuespena
Ibilgailu elektrikoak aparkatzeko mugatik edo murrizketatik kanpo geratzea gune urdin, laranja, gorri edo mugatuetan