Iruñeko Udalak Ortzadar omendu du 50 urtez euskal eta nafar musika eta euskal dantzak berreskuratu eta hedatzeagatik

Iruñeko Udalak Ortzadar omendu du 50 urtez euskal eta nafar musika eta euskal dantzak berreskuratu eta hedatzeagatik
Ortzadar Euskal Dantzari eta Kantari Elkarteak 120 kide ditu gaur egun
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Ortzadar Euskal Dantzari eta Kantari Elkartea omentzeko ekitaldia egin du gaur; izan ere, 50 urte bete ditu Nafarroako folklorea berreskuratzeko eta hedatzeko lanean. Elkarte horretako ordezkariak Udaletxeko harrera-aretoan izan dira gaur, udal taldeek haien lana aitor zezaten.

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak Udaletxeko fatxadaren margolan bat eman dio Ortzadarri, oroitzapen-plaka batekin. Margolana Karlos Irujo Asurmendik jaso du elkartearen izenean, eta aurten bertan ekoitzitako Plaza dantza diskoa oparitu dio Udalari. Esker oneko hitz batzuen ondoren, Ortzadarrek amaiera bikaina eman dio ekitaldiari bere dantzetako batekin.

Ortzadar 1974an sortu zen, Iruñeko hainbat dantza taldetako musikari eta dantzariek bat egiteari esker. Ilusio batek elkartu zituen: hutsetik eta kolektiboki Nafarroako folklorea hedatzeko formatu berri bat bultzatzea. Hala, hauek dira Ortzadarren ibilbideko lehen urteetan egiten zituzten jarduerak: musika eta dantza tradizionalak ikasi, ikastaroak eman, hala nola txistua, eta jarduerak antolatu, hala nola Olentzeroren irteera Iruñean.  

Hurrengo urteetan, Ortzadar Euskal Folklore Taldea osatu zuten, irabazi-asmorik gabeko kultur talde pribatua. Urte batzuk geroago, elkartea osatu zuten, eta elkarte horretan lekua egin zieten folklorea eta euskal eta nafar ohiturak babesten eta hedatzen lan egiten duten pertsonei, eta Ortzadarrek helburu hori bultzatzen jarrai dezan ekonomikoki lagundu nahi dutenei ere bai. Gaur egun, Ortzadarrek 120 kide baino gehiago ditu, guztiak bazkideak, eta programatutako jardueretan egiten dute lan, bai dantzan eta musikan, bai jantzitegian, irakaskuntzan, jardunaldietan, ikerketan etab.

Folklorearen azterketa, ikerketa eta dibulgazioa
Eratu zenetik, Ortzadarren dantzari eta musikari talde bat sortu zen, eta talde horren ikaskuntza-egitura dinamikoa eta kolaboratiboa zen: garai hartako talde gehienak ez bezala, koreografia hutsetik harago joan nahi zuten, jatorrizko dantza eta musika berriak ikasteko. Jakin-min horrek bultzatuta, ikerketa-lan bat egin zuten Nafarroan, eta toki bakoitzeko dantza-maisuengana jo zuten. Horri esker, ordura arte galduta zeuden dantzak eta musika berreskuratu zituzten. 

Horrela, Ortzadar ikerketa-lanak egiten hasi zen, bai artxibo eta azterketa bibliografikoetan, bai Nafarroako geografiako herrietan. Lan horri esker, besteak beste Nafarroako Erriberako eta ingurutxuko eta Ihabarreko inauterietako dantzak berreskuratu ziren. Berreskuratutako dantza eta musika horiek guztiak jatorrizko herrietako herritarrei erakutsi zizkieten, Ortzadarreko errepertorioan txertatu ziren eta aurrerago gainerako dantza taldeek interpretatu zituzten.

Ikastaroak eta jardunaldiak
1988tik eta etenik gabe, Ortzadarrek ikastaro monografikoak antolatzen ditu kultura tradizionalaren hainbat aspekturi buruz, besteak beste instrumentu tradizionalak (txalaparta, txistua...), dantzak eta abesti tradizionalak. Ikastaro horiek Atlantikoa gurutzatu zuten 1994tik 2005era bitartean. Urte horietan zehar, Ortzadarrek nafar-dantza tradizionalei eta txistuari buruzko ikastaroak egin zituen Argentinako Nafarroako zentroetan.

Era berean, Ortzadarrek Folklore Jardunaldiak antolatzen ditu 1985etik. Folklore Jardunaldi horien helburua da folklorearen eta kultura tradizionalaren parte diren arlo guztien azterketa dibulgatzea, eta aldi berean, azterketak eta ikerketak aurkeztu eta eztabaidatzeko foro bat eskaintzea. Jardunaldi horiek ospe ona eta aintzatespena lortu dute komunitate zientifikoaren eta gai horiek gustuko dituztenen artean, beren ibilbideagatik eta aurkeztutako lanen mailarengatik.
 

¿Te ha sido útil esta página?