Iruñeko Udalak omenaldia egin die iaz erretiroa hartu zuten udal-funtzionarioei,19 gizon eta 12 emakumeri

Iruñeko Udalak omenaldia egin die iaz erretiroa hartu zuten udal-funtzionarioei,19 gizon eta 12 emakumeri
Aintzatespen gisa, diploma bat eta Udaletxeko fatxadaren erreprodukzio bat eman zaie, haien izenaz eta zerbitzuan emandako urteez


Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak ohiko omenaldi-ekitaldia egin die gaur goizean 2021ean erretiratu ziren udal-langileei. Ekitaldia Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan izan da, eta bertan, gaur omendutako 19 gizon eta 12 emakume funtzionarioek egindako lana eskertu da. Horregatik, diploma bat eta Udaletxeko fatxadaren zilarrezko erreprodukzio bat jaso dute haien izenarekin eta Udalean lan egindako datekin.

Ekitaldian parte hartu dute Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kideek, baita María Echávarri Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariak, Javier Goya Iruñeko Udaltzainburuak eta Arantxa Arias Giza Baliabideetako zuzendariak ere. Alkateak eta Udaleko bozeramaileek eman dizkiete diplomak eta plaka oroigarriak ekitaldira bertaratu diren hogei udal-langileei.

Enrique Maya Iruñeko alkateak eskerrak eman dizkie egindako lanagatik, eta azpimarratu du “zuetako bakoitzak lagundu duela, kasuan kasu egokitu zaion tokitik, Iruña egun hiri bikaina izan dadin". Halaber, aitortu du “zorionekoak garela, denek ez baitute aukerarik haien lanak gure Iruña maitean zuzenean eragina izateko”. Horregatik, eskerrak eman dizkie “zuen jardun onagatik, zuen lanagatik eta zuen ahaleginagatik”.

Zura Quartet laukotearen bi kidek girotu dute erretiroa hartu duten udal-langileei egindako omenaldia, eta hiru pieza klasiko jo dituzte biolinarekin eta txeloarekin. Haendelen ‘Uretako musika: Airea Fan’ entzun ahal izan da, baita Mozarten ‘Menuet eine kleine nachtmusik’ eta Brahmsen ‘First symplony finale’ ere. Ekitaldia amaitutakoan, talde-argazki bat egin dute omendutako udal-langileekin eta bertan zeuden kargu publikoekin. 

¿Te ha sido útil esta página?