Iruñeko Udalak omenaldia egin die azken bi urteetan erretiratutako udaltzainei San Migel Udaltzaingoaren patroi-egunaren karietara

Iruñeko Udalak omenaldia egin die azken bi urteetan erretiratutako udaltzainei San Migel Udaltzaingoaren patroi-egunaren karietara
Irailaren 29aren inguruan, Udaltzaingoaren patroi-egunean, ekitaldi instituzional bat antolatu da, osasun-krisiaren ondorioz bitan banatu dena
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udalak omenaldia egin die ekitaldi instituzional batean, azken bi urteetan –2019ko irailetik 2021eko irailera bitarte– erretiratu diren Udaltzaingoko 25 agenteri. Enrique Maya Iruñeko alkatea izan da ekitaldiaren buru, eta harekin batera izan dira Javier Goya udaltzainburua, Javier Labairu Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria eta Udalbatzako beste kide batzuk. Agenteez eta haien familiez gain, Ziudadelako Armen Aretora gerturatu dira Patxi Fernández Herritarren Segurtasuneko Alorreko zuzendaria, Alfonso Fernández Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia eta Pachi Bacaicoa, Francisco Javier Atáun eta Jesús Estanga komisarioak.

Udalak, ohikoa den bezala, erretiratutako agenteei kasko bana eman die, dagokien plakarekin. Egindako parte-hartzean, alkateak gogorarazi du “egunero ahalegin zintzoenaz jokatzea eskatzen duen lanbidea dela. Lanbide zorrotza, zeinetan arduraz, konpromisoz eta gorputz eta arimaz aritu behar baita” eta eskerrak eman dizkie “Udaltzaingoa herritarren aldetik oso ondo baloratura egon dadin egindako lanagatik, hurbileko, gertuko eta konprometitutako polizia gisa ikusten baitzaituztete”.

Erretiratu diren 25 udaltzainetatik gaurko ekitaldira honako hauek joan dira: José Joaquín Luquin, Vicente Berruete, Ignacio Arana, Iñigo Javier de Zia, Gerardo Eseverri, Joaquín Erice, José Hilario Mir, Carlos Arnedo, Manuel Urtasun, José Joaquín Azcona, Antonio Gamboa, Miguel Javier Pinillos, Jesús María Delgado eta Ricardo Martínez.

Joan den ostegunean, dominak eta jendaurreko esker-onak ematea

Tradizionalki, irailaren 29aren inguruan, San Miguel Goiaingeruaren (Udaltzaingoaren patroia) egunean Iruñeko Udalak ekitaldi bat antolatzen du. Ekitaldi horretan dominak banatu eta aitortza publikoak egiten zaizkie agente, instituzio eta herritarrei hirian segurtasuna mantentzeko emandako laguntzagatik eta erretiratutako agenteei omenaldia egiten zaie. Osasun krisia zela-eta, 2020an ezin izan zen ekitaldia antolatu, eta aurten ospakizuna bi egunetan banatu da.

Joan den ostegunean Udaltzaingoak zerbitzu goraipagarrien dominak eta jendaurreko esker-onak banatu zituen eta pandemian polizia desberdinen arteko lankidetza aintzatetsi zuen, 200 operatibo baino gehiago egin baitira elkarrekin. Guztira, zerbitzu goraipagerrien 11 domina eta 24 jendaurreko esker on eman ziren. COVID-19aren ondoriozko mugak direla eta, ez zitzaizkien aitortzak egin herritarrei, hala ere, haien babesa eta gehienek pandemia hilabeteetan sortutako araudia betetzea eskertu zitzaien.

Erretiratutako Udaltzainak, 2019ko irailetik 2021eko irailera bitarte

  • Tomás Nevado Suárez
  • José Joaquín Luquin Solchaga
  • Vicente Berruete Lanz
  • Ignacio Arana Arteaga
  • Iñigo Javier De Zía San Martín
  • Gerardo Eseverri De Carlos
  • Jesús Lacasta Salinas
  • Joaquín Erice Rípodas
  • José Hilario Mir Modol
  • José Luis Salaverri Górriz
  • Sergio Uria Borrego
  • Pedro Zúñiga Martín
  • José Ignacio Fernández Cayetano
  • Juan Carlos Martínez Díaz
  • Juan Luis Ramos Ramos
  • Santiago Seller Goñi
  • Carlos Arnedo Aizagar
  • Manuel Urtasun Erro
  • Ion Primicia Razquin
  • José Joaquín Azcona Martínez
  • Antonio Gamboa Ochagavía
  • Miguel Javier Pinillos Jiménez
  • Alfonso Chasco Etayo
  • Jesús María Delgado Garatea
  • Ricardo Martínez García
¿Te ha sido útil esta página?