Iruñeko Udalak Nafarroako Etorkinen Elkarteen Federazioari (FAIN) harrera egin dio, Hispanitatearen Egunaren karietara

Iruñeko Udalak Nafarroako Etorkinen Elkarteen Federazioari (FAIN) harrera egin dio, Hispanitatearen Egunaren karietara
Enrique Maya alkatea eta Nafarroan presentzia duten Latinoamerikako hamar herrialdetako ordezkariak izan dira ekitaldian
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Heldu den astelehenean, urriaren 12an, Hispanitatearen Eguna ospatzen denez, Udaletxeko Harrera-aretoak bere ateak ireki dizkio Nafarroako Etorkinen Elkarteen Federazioari. Enrique Maya alkatea izan da ekitaldiko buru, eta bertan izan dira, baita ere, Udalbatzako kideak, Paola García Asociación Pro-Extranjeros (APROE) elkarteko lehendakaria eta Nafarroan presentzia duten Hispanoamerikako hamar herrialdetako ordezkariak. Birusa ez hedatzeko, une hauetan legediak ezartzen dituen edukiera mugen ondorioz, ezin izan dira bertaratu gaur egun Nafarroan bizi diren etorkinen ordezkari gehiago.

Ekitaldia Enrique Maya alkatearen hitzekin hasi da, Harrera-aretoan ziren FAINeko kide guztiei ongietorria emanez. Ondoren, Paola García Asociación Pro-Extranjeros (APROE) elkarteko lehendakariak Hispanoamerikako herrialde guztietako etorkinen izenean hitz egin du. Harrera-ekitaldia amaitzeko, Boliviako Cueca dantzatu dute, herrialde horretan tradizionala den binakako dantza, non dantzariek, bikoteka, figura biribilak marrazten baitituzte, bueltak eta buelta erdiak emanez, tarteka berriketaldiak sartuz.

Nafarroako Etorkinen Elkarteen Federazioak izan zuen harrera-ekitaldi hau egiteko ideia, aurten ezin izanen baitzituzten urtero Hispanitatearen Egunaren karietara egin ohi zituzten jarduerak egin, egungo osasun-murrizketak direla-eta. Edukiera-mugen barruan, ordezkaritza ahalik eta askotarikoena izate aldera, harrera-ekitaldian honako herrialde hauetako etorkinak izan dira: Ekuador, Venezuela, Bolivia, Nikaragua, Kolonbia, Honduras, Peru, Dominikar Errepublika eta Mexiko.

FAIN, gizarteratzea sustatzea bilatzen duen elkarteen batasuna

Nafarroako Etorkinen Elkarteen Federazioa irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta gizarteratzea sustatzen du hezkuntza, kultura eta kirolaren bidez. Federazioaren eginkizun nagusietako bat da Nafarroan diren etorkinen elkarteen arteko harremanak sendotzea. Administrazioaren aurrean haien defentsa sustatzeaz ere arduratzen da, eta benetako gizarteratzearen alde lan egiten du. FAINek aldian-aldian hitzaldiak, emanaldiak eta kultur ekitaldiak antolatzen ditu, etorkinei zein Nafarroan diren beste kulturak ezagutu nahi dituzten gainerako herritarrei zuzenduak.

 

¿Te ha sido útil esta página?