Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin batera antolatu duen udazkeneko programazioa asteartean abiatuko da, poesia eta musika uztartzen dituen Hitzak Hots errezitaldiarekin

Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin batera antolatu duen udazkeneko programazioa asteartean abiatuko da, poesia eta musika uztartzen dituen Hitzak Hots errezitaldiarekin
Zikloko hiru errezitaldiak, urritik abendura, euskaraz izanen dira, Kondestablearen jauregian, 19:30ean, eta sarrera librea izanen da
ateneo hitzak hots

 

Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa elkarlanean ariko dira berriz udazkeneko kultur programazioan, musika, literatura, umorea eta ikus-entzunezko elementuak uztartzen dituzten hiru errezitaldi eskaintzeko. Hiru jarduerak doakoak izanen dira eta Kondestablearen Jauregiko areto nagusian eginen dira, 19:30ean, urrian, azaroan eta abenduan.

Progamazioa asteartean, urriak 15, inauguratuko da Hitzak hots errezitaldiarekin. Poesia eta musika uztartzen dituen errezitaldian Juan Kruz Igerabide irakasle eta idazleak poesiaren musikaltasunari buruz eta emakume olerkarien urritasunari buruz hausnartuko du. Jarraian,  Antton Valverde euskal abeslari eta musikariaren zortzi konposizio berri interpretatuko dira, 5 euskal olerkari emakumeren testuetan oinarritatutakoak: Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia, Tere Irastortza, Jule Goikoetxea eta Miren Agur Meabe. Anttonek interpretatutako konposizio bakoitzaren ondoren, Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzainak bere testuetako batzuk errezitatuko ditu, beste emakume olerkari batzuekin izandako elkarrizketei esker idatzitakoak.

Zikloko hurrengo jarduera ‘Odola kantari: euskal kantagintzaren tragepedia’ izanen da, azaroaren 4an. Unai Elorriaga idazlea (2002ko Narratiba Sari Nazionalaren irabazlea) eta Josu Aurrekoetxea instrumentu anitzeko musikaria saiatuko dira erakusten amodioa, batez ere, eta heriotza ez direla olerkietako eta abestietako gai bakarrak, gerrari eta odolari  ere kantatzen zaiela. Ikuskizuna ikus-entzunezko batekin osatuko da. Ikus-entzunezkoak anonimotzat jotzen zen bertso-sorta baten egilea deskubritzen du. Egile hori munduan oso ezaguna den pertsona baten senidea izan zen..

Abenduaren 13an, ostiralean, Presbiziak lagundu omen digu emanaldiaren txanda izanen da. Berako Mugaldekoak folk taldeak sortu du emanaldia, Edu Zelaieta idazle eta taldeko kidearen izen bereko liburuan oinarrituta. Beñardo Goietxe eta Raúl Garcíak osatzen dute taldea. Errezitaldiak literatura eta musika uztartzen ditu, umorea baztertu gabe.

 

UDAZKENEKO KULTUR PROGRAMAZIOA EUSKARAZ KONDESTABLE CIVIVOXA, 19:30

  • Hitzak hots
    • Urriak 15, asteartea
    • Miren Agur Meabe, Antton Valverde eta Juan Kruz Igerabide
  • Odola kantari: euskal kantagintzaren tragepedia
    • Azaroak 4, astelehena
    • Unai Elorriaga eta Jose Aurrekoetxea
  • Presbiziak lagundu omen digu
    • Abenduak 13, ostirala
    • Edu Zelaieta eta Mugaldekoak
¿Te ha sido útil esta página?