Iruñeko Udalak matxismoaren kontrako elkarretaratzea egin du Emakumeen Nazioarteko Egunean

Iruñeko Udalak matxismoaren kontrako elkarretaratzea egin du Emakumeen Nazioarteko Egunean
Iluntzean Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Gaur, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Iruñeko udalbatzak, Joseba Asiron alkatea buru zela, elkarretaratzea egin du Udaletxe plazan. Bertan atzoko Osoko Bilkuran, martxoaren 7koan, onetsi zen adierazpen instituzionala irakurri da. Hezitzaileen Eskolako ikasleek Nafarroako Tokiko Entitateetako berdintasuneko teknikariek egindako “Matxismoa isilarazi” testuari ahotsa jarri diote.

Udalak, testu hori formalki bere eginez, bere esku-hartze eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, politika publikoen bitartez eta udal-arau, -plan eta -proiektu guztietan genero-ikuspegia txertatuta. Horrez gain, “azterketa eta ikerketa feminista bultzatzen jarraitzeko” lan eginen du “gure testuinguruan, pertsonen bizitzako esparru eta etapa guztietan dauden desberdinkeriak ikusarazteko” eta “mugimendu feministaren ekarpenak eta lana aitortuko du, bidezko eta berdintasunezko gizartea lortzeko, erakundeekin hitz egiteko guneak sortuz”. Azkenik, toki entitateak “adin guztietako gizonekin esku-hartzea bultzatuko du, berdintasunezko maskulinitate-ereduen eraikuntza sustatzeko”.

Era berean, Iruñeko Udalak gaur arratsaldean mugimendu feministek antolatuta, arratsaldeko 19:00etan, Antoniutti parketik abiatuta eginen den mobilizazioan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Ohikoa denez, iluntzean Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea betetzeko eta desberdintasunak desagerrarazteko eguna amaitu arte ikusarazteko modu bat izanen da.

¿Te ha sido útil esta página?