Iruñeko Udalak heldu den astelehenean, maiatzak 20, irekiko du haurrak zaintzeko udako zerbitzuan izena emateko epea, haren bidez posible izan dadin familia eta lana bateragarri egitea eskola-oporraldian. Izen-ematea maiatzaren 20tik 31ra egin ahalko da, bi egunak barne. Izen-ematea edozein udal-erregistrotan erregistratu ahalko da, edo telematikoki, Udalaren Egoitza Elektronikoan, www.iruna.eus-en. Lekuak izena eman den hurrenkerarekin bat esleituko dira. Eskaera-kopurua leku-kopurua baino handiagoa bada, itxaron-zerrenda bat sortuko da, izena eman den hurrenkerarekin bat ere, eta leku librerik izanez gero, deia egingo da.
Zerbitzua 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, 14 urtera bitarte, aitorturiko desgaitasunik baldin badute. Uztailaren 1etik abuztuaren 30era emango da –jaiegunetan eta asteburuetan ez– Cardenal Ilundáin Ikastetxe Publikoan (Marcelo Celayeta etorb., 117). Gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da (eskaeraren arabera), gehienez ere 07:45etik 15:30era bitartekoa izango da, eta haurrek bertan bazkaltzeko jantoki-zerbitzua hartzeko aukera egongo da.
Aste osorako eman beharko da izena, ez egun solteetarako. Leku bat eskatzeko baldintza da Iruñean erroldatuta egotea, eta haurren arduradunak goizez lanean egotea, zerbitzua erabiliko den egunetan. Dena den, beste edozein herritan erroldatuta dauden haurrek ere zerbitzua erabili ahal izango dute, baldin eta gurasoek Iruñean lan egiten badute. Bi kasu horietan, haurren arduradunak goizez lanean daudela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Guztira, gehienez 80 leku eskaintzen dira eguneko. Leku bakoitzeko prezioa 9 euro da eguneko, jantoki-zerbitzurik gabe eta 13:30ean aterata; eguneko 16 euro ordaindu beharko dira jantokia erabiliz gero, eta irteera 14:30ean, 15:00etan edo 15:30ean izango da. % 10eko hobaria dago izena eman duen familia bereko haur bakoitzeko, baita diru-laguntza eskatzeko aukera ere, errentaren arabera.
Diru-laguntza eskatu ahal izango dute honako hileko errenta-maila hauek gainditzen ez dituzten familia-unitateek: hileko 1.248 euro bitarte (2 kideko familia-unitateentzat); 1.411 euro bitarte (3 kidekoak); 1.575 euro bitarte (4 kidekoak), eta 1.745 euro bitarte (5 kide edo gehiagokoak). Hileko errenta-maila kalkulatzeko, diru-sarreretatik deskontatuko da familia-etxebizitzaren alokairuaren edo hipotekaren kostuaren % 70.
2019KO UDAKO OPORRETAN HAURRAK ZAINTZEKO ZERBITZUA
Izen ematea: maiatzaren 20tik 31ra, udal-erregistroen bidez (aurrez aurre edo online, hemen: www.iruna.eus).
Nori zuzendua: 3 eta 12 urte bitarteko haurrei, eta 14 bitartekoei, aitorturiko desgaitasunik izanez gero
Noiz: uztailaren 1etik abuztuaren 30era. Aste osorako eman beharko da izena, ez egun solteetarako.
Non: Cardenal Ilundain IPan (Marcelo Celayeta etorb., 117)
Baldintzak:
- Lehentasuna izango dute Iruñean erroldatuta egon eta goizez lan egiten duten gurasoak dituzten haurrek.
- Beste edozein herritan erroldatuta dauden haurrek ere zerbitzua erabili ahal izango dute, baldin eta gurasoek Iruñean lan egiten badute.
Ordutegia:
- Sartzeko: 07:45etik 09:30era
- Irteteko: 13:30ean (jantoki-zerbitzurik gabe); 14:30ean, 15:00etan edo 15:30ean (bazkalduta)
Prezioa:
- 9 euro/eguneko, jantoki-zerbitzurik gabe eta 13:30ean irtenda
- 17 euro/eguneko, jantoki-zerbitzua barne
- Familia bereko haur batek baino gehiagok izena emanez gero, % 10eko hobaria dago haur bakoitzeko.
- Diru-laguntzak eskatu daitezke, diru-sarreren arabera.
|
PREZIOA, HAUR BATENDAKO
|
Prezioa, haur bakoitzeko, seme-alaba gehiagok izena ematen badute (% 10eko beherapena) |
||
Jantokiaz 16 € eguneko |
Jantokirik gabe 9 € eguneko |
Jantokiaz 14,1 € eguneko |
Jantokirik gabe 8,1 € eguneko |
|
Uztailaren 1etik 5era (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |
Uztailaren 8tik 12ra (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |
Uztailaren 15etik 19ra (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |
Uztailaren 22tik 26ra (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |
Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |
Abuztuaren 5etik 9ra (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |
Abuztuaren 12tik 16ra (4 egun) |
64 € |
36 € |
56,4 € |
32,4 € |
Abuztuaren 19tik 23ra (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |
Abuztuaren 26tik 30era (5 egun) |
80 € |
45 € |
70,5 € |
40,5 € |