Iruñeko Udalak luzatu egin du Aparkatze Mugatuko Eremuaren etena Alarma Egoera amaitu arte

Iruñeko Udalak luzatu egin du Aparkatze Mugatuko Eremuaren etena Alarma Egoera amaitu arte
Zona azul suspendida


Iruñeko Udalaren erabakiz, Aparkatze Mugatuko Eremuaren hiri osoko etena luzatuko da, Espainiako Estatuak martxoaren 14an dekretatu eta Diputatuen Kongresuak apirilaren 11ra arte luzatu zuen Alarma Egoera amaitu arte. Iruñeak jarraituko du, hortaz, aparkatze-libreko eremua izaten, aparkatze-tokiak zedarritzen dituzten ezein kolorerekin loturiko inolako murrizketarik eduki gabe.
 

Hori horrela, libre eta doan aparkatu daiteke hiriko edozein aparkatze-tokitan, eremu guztietan, urdinean, gorrian, laranjan eta berdean. Orain luzatzen ari diren neurri hau martxoaren 14an hartu zuen Iruñeko Udalak egungo egoerari erantzutea xede harturik, honako hauek lortu nahian: herritarrek eremu publikoan egin beharreko izapideak murriztea, eta ekiditea, batetik, eremu urdina kudeatzen duen enpresako langileak kalean egotea eta, bestetik, parkimetroak kutsadura-iturri bihurtzea.

¿Te ha sido útil esta página?