Iruñeko Udalak kirol instalazioetarako 14 desfibriladoreren hornidura, mantentze-zerbitzua, eta erabiltzen ikasteko prestakuntza esleitu ditu

Iruñeko Udalak kirol instalazioetarako 14 desfibriladoreren hornidura, mantentze-zerbitzua, eta erabiltzen ikasteko prestakuntza esleitu ditu
Tokiko Gobernu Batzarrak 27.951 euroko inbertsioa onetsi du (BEZa barne) materiala erosi eta mantentze-lanak eta ikastaroak egiteko
desfibriladores


Iruñeko Udalak 14 desfibriladore erdiautomatikoren hornidura eta mantentze-zerbitzua kontratatzea onetsi du hiriko kirol instalazio ezberdinetarako, eta haien erabileran trebatzeko ikastaroetarako. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du gailu horien hornidura, mantentze-lanak, eta prestakuntza-lantegiak egiteko kontratazio-espedientea. ANEK S3 SL enpresari esleitu dio, 27.951 euroren truke (BEZa barne); horietatik 12.705 euro aurten erabiltzeko izanen dira, eta 15.246 euro, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte sortutako gasturako.
 

Zehazki, honako hauetarako dira desfibriladoreak: Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, Jose Mª Iribarren, Arrotxapea, Sanduzelai, Mendillorri, eta Sanduzelaiko kiroldegiak; Sanduzelai eta Lezkairuko belarrezko zelaiak; Arantzadiko kirolgunea; Sanduzelaiko kirol-hiria; “Caparrosoren Errota” Piraguismo Zentroa eta Labrit pilotalekua.
 

Kanpoko desfibriladore automatizatuen instalazioa eta horiek erabiltzeko prestakuntza arautzen duen urtarrilaren 30eko 6/2019 Foru Dekretuak ezartzen du nola egin DESA kanpoko desfibriladore erdiautomatikoen instalazioa. Iruñeari dagokionez, Udalak araudiak ezartzen duena baino haratago hedatu du horien ezarpena, ohiko kirol-eremu itxi guztietara iristea baitu helburu. Modu honetan, kardiobabesa hiri osoan barna hedatu eta bermatu nahi dute, eta kirolguneen erabiltzaileei kirol praktika seguruago bat  ahalbidetu nahi diete.
 

DESAk indarreko arauekin bat seinaleztutako beira-arasetan babestuta egonen dira, konexio automatikoa izanen dute 112 larrialdietarako telefono zenbakiarekin eta erabiltzaileei laguntzeko zerbitzua ere izanen dute, ahots-mezuen zein argi-adierazleen bidez. Pazientearen azterketa egiten dute, haren erritmoena eta takikardia bentrikularrena, deskarga noiz egin daitekeen abisatzen dute, taupada markagailuak detektatzeko programa bat dute, eta baita heldu zein haurrekin erabiltzeko elektrodoak ere.
 

Bihotz-birikak bizkortzeko RCP prestakuntzari dagokionez, une oro bermatu beharko da kirol instalazioetako 42 langilek prestakuntza badutela; hori horrela, enpresak horretarako beharrezkoa den hastapeneko zein etengabeko prestakuntza eman beharko die, indarrean den legediarekin bat.

¿Te ha sido útil esta página?