
Iruñeko Udalak ibilgailu elektrikoen kargaguneak denbora gehiegi erabiltzen direla antzeman du, eta arazo hori konpondu nahi du, batez ere hiriko erdiguneko kargaguneetan; izan ere, ibilgailuak kargatu eta gero aparkaleku gisa erabiltzen dira kargagune horiek. Horregatik, abuztuaren 1etik aurrera, kobratu eginen zaie kargatu eta gero kargaguneetan aparkatuta jarraitzen duten ibilgailuen erabiltzaileei.
Hala, ibilgailu elektrikoak udal-sareko kargaguneetan kargatzen dituzten erabiltzaileei martxan jarri diren aplikazioen bidez jakinaraziko zaie kobratu beharrekoa kobratuko zaiela kargatu eta gero ibilgailua kargaguneetatik kentzen ez badute. Horrenbestez, karga bukatu eta 15 minutu igaro eta gero, minutu bakoitzeko 0,20 euro kobratuko zaie ibilgailuak aparkatuta jarraitzen badu, gehienez ere 50 euro arte. Bestalde, Iruñeko udaltzaingoak isuna jarriko dio kargagune batean aparkatuta dagoen eta kargatzen ari ez den edozein ibilgailuri, hau da, kargagunearen adierazlea berdea duen edozein ibilgailuri.
Iruñean erabilera publikoko 29 kargagune-geltoki daude, eta ibilgailu elektrikoen 65 kargagune. Kargatu eta gero ibilgailua kargaguneetan aparkatuta uztearen ondorioz, beste ibilgailu batzuek ezin dituzte kargaguneak erabili, eta, hortaz, kaltetu egiten da zerbitzuaren eraginkortasuna. Batez ere hiriko erdigunean dauden karga-zutoinetan antzeman da kargaguneak gehiegi erabiltzen direla, hau da, San Ignacio etorbidean, Galizia etorbidean, Zuria Nafarroakoa plazan, Paulino Caballero kalean eta Armada etorbidean dauden kargaguneetan.