Iruñeko Udalak egile Berriendako XXXV. Euskarazko Literatur Lehiaketan saritutako hamar lanak ezagutzera eman ditu: aurten 24 lagunek parte hartu dute, 2024an baino sei gehiagok: 10 narrazio laburren kategorian eta 14, poesia modalitatean. Narrazio laburreko lehenengo saria Oscar Vergara Lacallek irabazi du, Aukera-leihoa lanagatik, eta poesiako lehenengo saria Peio Ardaiz Galek, Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz lanagatik.
Narratiba modalitatean, halaber, beste lan hauek ere saritu dituzte: Ainara Tirapu Nuinen Eperrik ez Bearentzat (bigarren saria), Sarai Robles Vitasen Ariane (hirugarren saria), Naroa Romeo Galdeanoren Sare (aipamen berezia) eta Ainhoa Ayerbe Zabaletaren Hartu nire zati bat zuretzat (aipamen berezia). Sarritutako lanek 2.500 euro, 1.000 euro eta 500 euro jaso dituzte, eta 250 euro aipamen bereziek.
Poesian, lehenengo sariaz gain, honako lan hauek ere saritu dituzte: Amaiur Ruiz Gasparren Agian mendekua poesia izanen da (bigarren saria), Iker Arriola Salazarren Palmirako Hondakinak (hirugarren saria), Izaskun Larrañaga Sánchezen Ispiluko islak (aipamen berezia) eta Saioa Alkaiza Guallarren Badudan ala nahi dudan? (aipamen berezia).
2025eko edizioko epaimahaia honako hauek osatu dute: Castillo Suárez García idazle eta euskaltzainak; Irati Iturritza Errea idazle, irakasle eta itzultzaileak eta Iosune de Goñi García idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko kideak.
EGILE BERRIENDAKO XXXV. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA
NARRAZIO LABURRA
• Lehen saria: Aukera-leihoa. Oscar Vergara Lacalle
• Bigarren saria: Eperrik ez Bearentzat. Ainara Tirapu Nuin
• Hirugarren saria: Ariane. Sarai Robles Vitas.
• Aipamen berezia: Sare. Naroa Romeo Galdeano
• Aipamen berezia: Hartu nire zati bat zuretzat. Ainhoa Ayerbe Zabaleta
POESIA
• Lehen saria: Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz. Peio Ardaiz Gale
• Bigarren saria: Agian mendekua poesia izanen da. Amaiur Ruiz Gaspar
• Hirugarren saria: Palmirako Hondakinak. Iker Arriola Salazar
• Aipamen berezia: Ispiluko islak. Izaskun Larrañaga Sánchez
• Aipamen berezia: Badudan ala nahi dudan?. Saioa Alkaiza Guallar.