Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin eta Orkoiengo Udalarekin, PA-30aren gainetik oinezko eta txirrindulariendako igarobide bat sortzeko

Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin eta Orkoiengo Udalarekin, PA-30aren gainetik oinezko eta txirrindulariendako igarobide bat sortzeko
Obrak balio duen 751.192,85 euroetatik 450.000 Nafarroako Gobernuak jarriko ditu, 171.192,85 euro, Iruñeak, eta 130.000, Orkoienek

 

pASARELA oRKOIEN CONVENIO



Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du gaur goizean Nafarroako Gobernuarekin eta Orkoiengo Udalarekin, PA-30 errepidearen gainetik oinezko eta txirrindulariendako igarobide bat eraikitzeko lanak egin daitezen. Sinadura-ekitaldian parte hartu dute Enrique Maya Iruñeko alkateak, Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Pedro López Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamenduko Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak eta Carlos Arróniz Orkoiengo alkateak. Jarduketa Iruñeko udal-mugartean eginen da osorik; eta irtenbide emanen die Iruñearen, Orkoienen eta Iruñerriko mendebaldeko eremuaren artean oinezkoen eta txirrindularien joan-etorrietan izaten diren gorabeherei.
 

Lanen aurrekontua 751.192,85 euro da (BEZa barne): lanen kostuak 586.192,85 euro jotzen du (BEZa barne); lanen zuzendaritza 15.000 euroan baloratu da, eta desjabetzeak 150.000 euroan. Nafarroako Gobernuak 450.000 euroko ekarpena eginen du, Iruñeko Udalak 171.192,85 eurokoa eta Orkoiengoak 130.000koa. Kostua aurreikusitakoa baino handiagoa izanez gero, Iruñeko Udalak hartuko du bere gain dagoen aldea.
 

Udala arduratuko da lanez, Hirigintza Gerentziaren bidez

Lanak Nafarroako Gobernuak agindu eta hiru erakundeek onetsitako eraikuntza-proiektuarekin bat garatuko dira. Behin hitzarmena sinaturik, proiektuaren behin-behineko onespena argitaratuko da, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaz, desjabetze-espedienteari hasiera eman ahal izateko. Behin betiko onespenak bide emanen dio igarobidea egiteko lanen lizitazioari.


Hitzarmenean jasotakoarekin bat, Iruñeko Udalak lizitatu eta kontratatuko ditu, Hirigintza Gerentziaren bidez, hala eraikuntza-lanak nola horien zuzendaritza fakultatiboa. Proiektua behin betiko onetsirik dagoenean, Lurralde Kohesiorako Departamentuak desjabetze-izapideak eginen ditu, proiektuan deskribatutako lanetarako behar diren lur-zatiak okupatu ahal izateko; hori eginda, Iruñeko Udala izendatuko da desjabetutako lur-zatien onuradun, Iruñeko udal-mugartean baitaude.
 

Lanak 2020ko azaroaren amaieran bukatuko dira. Horiek amaitutakoan, bai desjabetutako lur-zatietan dauden hiri-osagai eta -altzariak bai lur-zatia bera Iruñeko Udalarenak izanen dira. Igarobide-egituraren, errepideak hartuko duen gunearen eta jabari publikoko eremuen titularra Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioa izanen da.


Inguruko sarbideak eta pasabidearen igarolekua mantentzeko lanak (garbiketa, argiteria, altzarien margoketa eta lorezaintza, adibidez) Iruñeko Udalaren esku egonen dira. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren titulartasuneko lur-zatian kokatutako hiri-osagai eta -altzariak mantendu beharko ditu. Igarobidearen egitura, zimenduak eta euskarriak zaintzea Nafarroako Gobernuaren egitekoa izanen da.

¿Te ha sido útil esta página?