Iruñeko Udalak hiru disuasio-aparkaleku prest utziko ditu asteazken honetan Milagrosan, 24 orduz doan aparkatzeko

Iruñeko Udalak hiru disuasio-aparkaleku prest utziko ditu asteazken honetan Milagrosan, 24 orduz doan aparkatzeko
Orotara 524 aparkaleku-plaza eskainiko dituzte Blas de Laserna, El Mochuelo eta Ultzama Errekaren kaleen inguruetan

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak hiru disuasio-aparkaleku berri prestatu ditu Milagrosan autoen mugikortasuna eta txandakatzea errazteko auzoan. Asteazken honetatik aurrera, hilak 12, erabiltzen ahalko dira hiru aparkalekuak. Sarrerak Blas de Laserna, El Mochuelo eta Ultzama Errekaren kaleetan dituzte, eta 524 leku eskainiko dira lehen 24 orduetan doan aparkatzeko. Horrela, Udalak mugikortasun jasangarriagoa erraztu eta erabilgarri dauden aparkaleku-plazen erabilera optimizatu nahi ditu.

Aparkaleku eredua Udalak joan den azaroan Arrotxapeko Cardenal Ilundain IParen ondoan irekitakoaren berdina da. Eredu horrek ibilgailuak txandakatzea sustatzen du. Horretarako, lehen 24 orduak doan dira, eta horien ondoren eguneroko tarifak kobratzen dira erabiltzeagatik. Horrela, egunero lanera joateko edo kudeaketak egiteko bere ibilgailua aparkatu nahi duten herritarrek doan egin ahal izanen dute, egunero, betiere 24 ordu baino gutxiago badaude. Hortik aurrera, 4,35 euro ordainduko da egun bat aparkatuta edukitzeagatik, eta 2,85 euro bigarren egunetik eta hurrengoetatik aurrera.

Hala, mugikortasun intermodala sustatu nahi da, herritarrek autoa aparkaleku hauetan aparka dezaten bultzatuz eta bertatik oinez edo autobusez jomugara bertara daitezen. Aparkalekuak Iruñerriko Hiri Garraioaren 16 eta 19 lineetako geltokien ondoan daude, eta segurtasun- eta teknologia-elementu guztiak dauzkate erabiltzaile guztiendako erakargarri izan daitezen.

Aparkaleku-plaza errealak berreskuratzea

Jarduketak aurrez zeuden disuasio-aparkalekuetan egin dira. Aparkaleku horiek baina, bere funtzioa neurri handi batean galduta zuten, mugitzen ez diren autoek okupatzen zituztelako modu iraunkorrean plaza gehienak, eta horrek hasierako helburuko benetako plaza-kopurua mugatu du. 

Arrotxapean jada arrakastaz ezarritako esperientzia aitzindaria errepikatzea da asmoa. Aparkaleku horretan 500 auto txandakatzen dira egunero, eta lortzen da kaleetan eskasak diren aparkatzeko toki libreen bila ez ibiltzea, zirkulazioa murriztea, isurketak mugatzea eta bide-segurtasuna hobetzea.

Aparkalekuen izenak dira, sartzeko kalearen araberakoak dira: Blas de Laserna (136 plaza), El Mochuelo (158 plaza) eta Ultzama Erreka (230 plaza). Aparkaleku bakoitzak izanen ditu sarrera-hesiak eta matrikulak kontrolatzeko kamerak sarrera eta irteera baimentzeko, autoak egun bat baino gehiago uzten dituzten herritarrendako ordaintzeko kutxazainak, telefonogune batekin komunikatu ahal izateko interfonoa, argiztapen eta segurtasuneko zaintza-kamerak. Hasierako baliabide hauei beste batzuk gehituko zaizkie, hala nola bizikleta elektrikoetarako guneak, tokiak erreserbatzeko aplikazio informatikoak, itzalguneak sortzeko teilapeak eta zoladuran hobekuntzak.

Ultzama Errekaren kalean sarrera duen aparkalekuak abantaila du Milagrosako auzokideendako (3. sektorea), kosturik gabe eta mugarik gabe aparkatu ahal izanen baitute. Hau da, herritar guztiekin banatuko dute baina doan izanen da beti Milagrosakoendako, eta gainontzekoendako lehen 24 orduetan bakarrik.

Aparkalekuak egokitzeko inbertsioaren kostua 165.344 euro gehi BEZa izan da.

¿Te ha sido útil esta página?