Iruñeko Udalak hirian bertan erostera animatu ditu herritarrak, dendak eta ostalaritza-establezimenduak berriz ere zabalik dauden honetan

Iruñeko Udalak hirian bertan erostera animatu ditu herritarrak, dendak eta ostalaritza-establezimenduak berriz ere zabalik dauden honetan
‘Iruña prest’ dago koronabirusak eragindako geldialdiaren ondoren jarduera-etapa berriari heltzeko, horixe erakusten du spot berriak

Ia bi hilabete itxita egon ondoren, denda txikiak eta ostalaritza-establezimenduak berriz irekiko dituzte, zenbait murrizketarekin bada ere. Hiria geldirik egotetik berriz ere ateak irekitzeko prest egotera igaro da deseskalatzearen lehen fase honetan. Eta, horregatik, Iruñeko Udalak dei egiten die herritarrei etapa berri honetan parte har dezaten, hiriko merkataritza lagundu dezaten, denok elkar hartuta errazago atera gaitezen gainera etorri zaigun krisi honetatik.

Xede hori harturik, Udalak spot berri bat plazaratu du apirilaren hasieran merkataritza eta ostalaritza babesteko abiatu zuen kanpainaren barruan. Ordudanik, hiriko enpresa-jardunak bilakaera handia izan du. Hasierako etenetik, ateak itxita bazen ere, jardunari eusteko lan itzela egitera igaro zen. Izan ere, berriz irekitzeko unea prestatzen aritu ziren, generoa antolatzen, eskaerak egiten, segurtasun-neurriak hartzen. Hori dena, oraingo unera iristeko, berriz ere zabaltzeko prest egoteko, ohiko bezeroei zerbitzatzeko, ohiko jardunera itzultzeko ahaleginak biderkatzeko xedez. Horregatik, bada, spot berri honek keinu bat egin nahi die merkatari guztiei, eta herritarrak haiei laguntzera bultzatu nahi ditu, beren betiko dendetan eros dezaten, tokiko merkataritzara jo dezaten, Covid-19aren ondorioz galdutako indarra gutxinaka berreskuratze aldera.

Hain zuzen, Udalak, azpimarratu nahi izan du auzotarrek eta bezeroek berebiziko zeregina  dutela kanpainaren atal berri honetan. Eta horretarako, aski izan dira hogeita hamar bat hitz. “Hurbil dago berriz ere hasteko unea, berrasmatzekoa, borrokan segitzekoa. Ilusioa berreskuratzeko unea. Etorkizuna ereitekoa. Aurrera egitekoa. Zuek prest zaudete horretarako.  Eta gu, pronto”.

Udalaren laguntza

Artworks Comunicación-ek diseinatutako irudi-kanpaina horri era askotako beste zenbait ekintza gehitu behar zaizkio, batzuk Udalak hiriko merkataritza-sektorea babesteko dagoeneko eginak eta beste batzuk, laster abiatzekoak direnak. Zentzu horretan, Enrique Maya alkateak aste honetan bertan iragarri zuen 2,5 milioi erabiliko direla ekonomia-jarduna eta enplegua sustatzeko. Kopuru horren zati handiena erabiliko da denden eta ostalaritza-lokalen osasun-segurtasuna hobetzeko neurrietarako dirulaguntzetan, kutsatzeko arriskuak ahalik eta gehien gutxitze aldera. Ildo berean, dirulaguntzak emanen dira espazioak berrantolatzeko, garbiketa-materialak eta langileak zein bezeroak babestekoak erosteko, prestakuntzarako, enpresak digitalizatzeko eta ekintzailetza sustatzeko.

Horri guztiari gehitu behar zaio atzeratu egin direla Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta ibiena zein terrazena ordaintzeko epeak, Alarma Egoeraren lehen asteetan iragarri zen bezala.

Iruñean, erregistratu diren azken datuen arabera, 4.892 establezimendu ari dira merkataritzan eta ostalaritzan. Horietatik guztietatik, 1.807k bakarrik izan dute irekitzeko aukera konfinamendu-aldian. Denbora honetan, Udala besoz-beso aritu da lanean hiriko hamar merkataritza-elkarteekin, pandemiak enpresa-ehunduran eragin dituen ondorio ekonomiko larriak leuntzeko neurrien bila. Besteak beste, informazio-kanpaina bat egin da udal-merkatuen (www.pamplona.es/elmercadoencasa) eta hiriko denden (www.pamplona.es/coronavirus/escaparate-online) urruneko salmenta-sistemei buruz. Gune horiek merkatari askoren bozgorailu ere izan dira; izan ere, haien bidez beren bideoak grabatu ahal izan dituzte bezeroei gogorarazteko itxita egon arren lanean segitu dutela, oraingo unean prest egoteko.

 

Videos

¿Te ha sido útil esta página?