Iruñeko Udalak herritarren zalantzei online erantzuten jarraitzen du; orain argibideak deseskalatzearen baldintzei buruzkoak dira

Iruñeko Udalak herritarren zalantzei online erantzuten jarraitzen du; orain argibideak deseskalatzearen baldintzei buruzkoak dira
Udal webguneak galderarik ohikoenen eta haientzako erantzunen atala mantentzen du, eta horrekin batera udalerriaren mugak azaltzen dituen planoa ere jasotzen du

dudas desescalada

“Ezin da Iruñeko udal-mugartetik atera kirola egiteko, eta beste herrietako auzotarrek ez dute baimenik Iruñekoan sartzeko”. Horra erantzuna herritarrak deseskalatze-egoera berrian orientatzeko aste honetan Iruñeko Udalari egiten ari zaizkion galdera ohikoenetako bati.
 

COVID-19ari buruzko Iruñeko Udalaren webguneak egokitzen jarraitzen du aldaketei eta herritarrengan kezka sortzen duten galdera berriei erantzuteko. Orain arte bezala, hiriko auzotarrek beren zalantzak igortzen ahal dizkiote Udalari dudascoronavirus@pamplona.es posta elektronikoaren bidez, Udalak galderei informazio ofizialaren berri emanez erantzun diezaien.
 

Horrez gain, gehien eskatzen diren argibideak eskura jartzeko, eguneratu egin da Iruñeko herritarren galdera ohikoenen atala, dagozkion erantzunekin, https://www.pamplona.es/coronavirus/dudas-desescalada estekan gaztelaniadunentzat eta https://www.pamplona.es/eu/koronabirusa/zalantzak-deseskalada estekan euskaldunentzat. Halaber, gune horretan Iruñeko udalerriaren muga zehatzak jasotzen dituen planoa ere kontsultatu daiteke
 

#ZurekinZureEtxean
 

Herritarren zalantza jakinei buruzko gune hau txertaturik dago ekipamendu publikoak itxi eta pandemiari aurre egiteko osasun-prebentzioko lehen neurriak dekretatu zirenean Iruñeko Udalak Koronabirusari lotuta sortu zuen web tematikoan. Mikrosite horretara www.pamplona.es webgunearen hasierako-orritik sartzen da. Azken garai honetan, 90.000 sarrera egin dira Udalak hedatzen dituen zerbitzu publikoko edukietara.
 

Jarrera proaktiboa sustatzea da diseinuaren ideia, Udalak #ZurekinZureEtxean bidez segi dezala iruindarrei zerbitzuak ematen, horietan lehena izanik egoera honen inguruko eduki garrantzitsuak jakitera eman eta hedatzea. Berariazko web horretan, herritarrek honako eduki hauek kontsultatzen ahal dituzte: Udalak izurriteari aurre egiteko eman duen informazio osoa, herritarrei gizarte-arta emateko berariazko baliabideen egoera, udal-zerbitzuak emateko erabiltzen ari diren formulak, segurtasun-elementuak fabrikatzeko tutorialak eta herritarrei zuzendutako osasun-aholku orokorrak.
 

Gune horretan nabigatuz gero, beste zerbitzuetara eta aisia- zein prestakuntza proposamen praktikoetara ere sar daiteke, hala nola online eskuragarri dauden denden‘erakusleihora’, izapide digitalak egiteko egoitza elektronikoan zuzenean sartzeko estekara, eta kirolari, kulturari eta herritaren parte-hartzeari lotutako udal-ekimenen gaineko informaziora. Horiez gain, honako hauek ere baditu: urruneko prestakuntza-baliabideak, konfinamenduari buruzko haurren diplomak, lehiaketen oinarriak, Iruñeko Fototeka eta abar.

¿Te ha sido útil esta página?