Iruñeko Udalak helduendako igeriketa-ikastaroak antolatuko ditu, martxotik ekainera, Arantzadin, Txantrean, Aquabiden, Guelbenzun, Arrotxapean

Iruñeko Udalak helduendako igeriketa-ikastaroak antolatuko ditu, martxotik ekainera, Arantzadin, Txantrean, Aquabiden, Guelbenzun, Arrotxapean
Nafarroako Igeriketa Federazioan eman behar da izena, martxoaren 8tik 13ra
Fitxategi

Iruñeko Udalak helduendako igeriketa-ikastaroak antolatu ditu udaberrirako, hiriko sei kirol-instalaziotan: Arantzadiko Kirol Hiria, Txantrea KKE, Aquabide CAN, Guelbenzu Jolaslekua, Arrotxapea KKE eta Sanduzelaiko Kirol Hiria (Aquavox). Ikastaroak martxoaren 14tik maiatzaren 31ra izango dira (Aste Santuan ez), hainbat mailatan: hastapen-maila, hobekuntza-maila eta mantentze fisikoa. Ikastaro bakoitzaren prezioa 74 euro da, eta astean bi saio daude.

Nafarroako Igeriketa Federazioan (Paulino Caballero k., 13) eman behar da izena martxoaren 8tik 13ra. Zehazki, Arantzadiko Kirol Hirian, Arrotxapea KKEn eta Sanduzelaiko Aquavoxean egingo diren ikastaroetarako martxoaren 8 eta 9an (ostegun eta ostirala) eta 12 eta 13an (astelehen eta astearte) eman behar da izena. Igeriketa-eskolak Guelbenzu Jolaslekuan, Txantrea KKEn eta Aquabiden emateko martxoaren 9an, 12an edo 13an (ostiral, astelehen eta asteartea) eman behar da izena.

Nafarroako Igeriketa Federazioa 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara dago zabalik. Argibide osagarrik behar izanez gero, 948 227279 telefonoa eta info@fnn-nif.com helbide elektronikoa daude eskura.

¿Te ha sido útil esta página?